La Navaleko 200 langile Enplegu Erregulazio Espedientean sartuko dira

  • Guztira 236 langilez osaturiko lantegian, 200 lagun inguru gaurtik aurrera Enplegu Erregulazioko Espedientean (EEE) aurkitzen dira lan-karga faltaren eraginez.


2014ko martxoaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
236 langileetatik 200 Enplegu Erregulazio Espedientean sartuko dira La Navalen. Argazkia, Ontziolaren parean egindako mobilizazioetariko bat. (Fernando Gómez)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Asteazkenean agendan zuten azkeneko ontzia entregatu zuten. La Navaleko enpresa batzordearen arabera, azkeneko urteetako zortzigarren Enplegu Erregulazio Espedientea da.

Orain arte 150 langile inguru zeuden egoera horretan. Lanaren arabera EEEan aurkitzen ziren langileez baliatzen ziren barkuaren eraikuntza amaitzeko.

Atzo goizean langileek batzartu egin ziren ontziolaren bulego parean. Bitartean, enpresa batzordea lantegiko zuzendaritzarekin elkartu da. Lan karga berriak negoziatzen ari zirela jakinarazi zuen zuzendaritzak orain dela aste batzuk, batzarrean kontratazio berrien inguruko daturik ez zuten eskaini ordea.

Ostegun arratsalderako manifestazioa deitu dute Barakaldon 19:00etan. Ondoren, udaletxean itxiko dira duela astebete Sestaoko itxialdia errepikatuz.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ontzigintza
2018ko azaroaren 20
Ez hanka ez buru
La Naval, negoziazio mahaia

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!