Navaleko langileek gaua lantegian pasa dute enpresaren erabakiaren aurrean zer egin erabakitzeko

  • Astelehena iritsi zain zeuden langileak, enpresak erabakia jakitera emango baitzuen. Eta esperotakoa izan zen; goizean goiz jaso zuten albistea: lan-talde osoa egozteari ekingo zaio. Hots, erabakiak 177 langileri eragin die gaur-gaurkoz. Horregatik, langileek itxialdia burutu zuten astelehen gauean, 22:00etatik 06:00etara. Sirena hotsekin eta hainbait pneumatikori su emanez hasi dute eguna.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2018ko urriaren 30ean - 10:42
Argazkia: @ESKsindikatua
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Navaleko 177 langileak kaleratzeko dosierra aurkeztu zuen enpresak astelehen goizaldean, eta etsipena azaldu zuten langileek. Arantxa Tapiak ere hala nola eman zuen jakitera: “Itxiera gertu sumatzen da”. Naval enpresaz gain, 400 enpresak dihardute ontziolaren inguruan. Baina zor handiak ditu horiekin, eta horrek beste 1.800 enplegu kinka larrian jartzen ditu.

Langileek itxialdia burutu dute. ESK sindikatuak defendatuta, Eusko Jaurlaritzari erantzuna emateko eskatu diote, “La Naval ez itxi; Ezkerraldeko enpleguaren alde, Eusko Jaurlaritza ekin negoziatzeari” lelopean. Borrokara prest daudela adierazi dute, eta datozen egunetan ere protestak egingo dituztela iragarri dute.

Gauaren nondik norakoak, Twitter bitartez:

 

 

 

 

 

 


Irakurri gehiago: Ontzigintza Ekonomia Industria
Ontzigintza kanalean gehiago
2018ko azaroaren 20
Ez hanka ez buru
La Naval, negoziazio mahaia

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...