Arcelorrek zazpi eguneko lan-erregulazio plana iragarri du 2019rako

  • Espainiako Estatuko lau lantegitan eragingo du; tartean, Etxebarrin eta Lesakan. Datorren urtarrilean, otsailean eta martxoan izango da.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2018ko abenduaren 27an - 10:41
Zumarragako lantegia itxi zuteneko manifestazioko irudi bat.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1.624 langilerengan izango du eragina ArcelorMittal multinazionalak harturiko erabakiak. Datorren urtean, zazpi eguneko lan-erregulazio espedientea ezarriko duela iragarri berri du, Etxebarrin, Lesakan, Valentzian eta Asturiasen dituen lantegietan. Hiru hilabetez, orotara zazpi egunez, eragingo du: urtarrilean, otsailean eta martxoan.

Eitb.eus-ek jaso duenez, plana justifikatzeko hainbat arrazoi aipatu ditu zuzendaritzak: Europar Batasunean inportazioek izan duten gorakada, eta batik batik, Turkiako altzairugintza eta automobilgintza sektorean eskaeren beherakada. Dena den, Brexit-ak, merkataritza gerrak, Italiako aurrekontuak eta karbono-dioxidoaren emisioagatik ordaindu beharreko isunek eragin duten “ziurgabetasun ekonomikoa” ere aipatu dute argudio gisa.


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...