Bi hamarkada ikasgelatik kalerako zubi lana egiten

  • Bi ezezagunen arteko hitzordua, astero eta ordubetez. Zer pentsatua eragin zezakeen duela hogei urte baino gehiago Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak egindako proposamenak. Baina Mintzalaguna egitasmoak euskara praktikatzea beste helbururik ez zuen.


2015eko martxoaren 21an - 18:03

1993an egin zituzten lehen mintzapraktika saioak, euskaltegietako irakasle ziren bi bagerakide datu soziolinguistikoetan euskararen ezagutzak eta erabilerak ez zutela bat egiten ohartu ondoren. “Ikasleek euskaltegian euskaraz egiten zutela baina handik aterata, konfiantza falta edo beldurragatik, euskaraz aritzeko zailtasunak zituztela ikusten zuten”, dio Aitziber Gurutzeaga Bagerako kideak

Garai hartan alemana ikasteko hizkuntza trukaketa programa bat zegoen Donostian, hau da, bi pertsona elkartu eta bat alemanez eta bestea beste hizkuntza batean aritzen ziren. Ideia hori izan zuen abiapuntu Mintzalaguna egitasmoak.

Sorrerako urteetan bagerakide edo proiektuarekin bat egin zuen euskaldun zahar bat euskara ikasle batekin biltzen zen, baina premiak hala eraginda euskaldun zahar bat eta bi ikasle batzen hasi ziren geroago. “Beharra zegoelako egin zen hori baina gero jendeak baloratu zuen elkarrizketarako askoz aberatsagoa zelako. Oreka bilatu behar da, guztiek hitz egiteko aukera izateko”.

Profil aldaketa

Gizarteko aldaketek isla dute honelako proiektuetan eta hizkuntza ezagutzari dagokionez garapena nabarmena izan da gurean: “Egitasmoko jendea gero eta helduagoa da, gero eta gazte gutxiago daude. Nabaritzen da gehiengoa euskaldunduta ateratzen dela hezkuntza sistematik. D eredua gutxiengoa zeneko jendeak euskaltegira jo du gero”.

Euskaltegitik mintzapraktika saioetarako jauzia modu naturalean egiten da, “erabat osagarriak dira eta maiz beharrezkoak”. Izan ere, mintzapraktikan parte hartu ahal izateko euskaraz elkarrizketa bat eduki ahal izateko adinako maila eskatzen dute. “Gero eta gehiago etortzen zaizkigu euskaltegian urte asko eman dituztenak eta B ereduan ibilitako ikasleak. Ikastetxea utzi zuenetik euskara erabili ez duen D ereduko ikasleren bat ere badugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


Eguneraketa berriak daude