Bi gaztek eraso homofoboa jasan dute larunbatean, Bilboko Unamuno plazan

  • “Marikoiak” eta “putakumeak” zirela oihukatuz hurbildu zitzaien gizon bat hemezortzi urteko Mauricio eta Eriki. Erasotzailea identifikatu dute. Gazteek ez dute salaketarik jarri. Eraso homofobo, lesbofobo eta transfoboak salatzeko mobilizazioak egin dituzte asteburuan.


2021eko uztailaren 12an - 09:41
Azken eguneraketa: 11:45
Samuel Luis Muñizen hilketa homofoboa salatzeko igandeko martxa. Argazkia: Eitb

Larunbat gaueko hamabiak inguruan, bi gaztek eraso homofoboa jasan zuten Bilboko Unamuno plazan. Mauricio eta Erik, Barakaldo eta Bilboko hemezortzi urteko bi mutil, beste bost pertsonarekin zeuden Alde Zaharrean gertatutakoa jazo zenean. Taldeko bi lagunek elkarri musu ematean, gizon bat hurbildu zitzaien “marikoiak” eta “putakumeak” zirela oihukatuz.

Diario Vasco-k bildu duen bezala, Erikek zer esaten ari zen galdetu zion gizonari, eta hau oldartu egin zitzaion. Gaztea bultzatu egin zuen, eta jotzen ere saiatu zen. Bitartean, Mauriciok gertatzen ari zena grabatu zuen, eta hark ere kolpeak jaso zituen. Bi gazteek korrikan egin zuten alde lekutik, baina erasotzaileak jarraitu egin zien Areatzara arte.

Gizona urrun utzi zutenean, Erik eta Mauriciok udaltzaingoaren patruila batekin egin zuten topo Foru kalean, eta gertatutakoa kontatu zieten. Agenteek anbulantziari deitu behar izan zioten, gazteetako batek antsietate-krisia izan baitzuen erasoaren ondoren.

Mauriciok grabatutako bideoari esker, ordea, segurtasun indarrek erasotzailea identifikatu dute: 26-28 urte bitarteko gizona. Momentuz, gazteek ez dute salaketarik jarri, baina Udaltzaingoak adierazi du, seguraski, kasua epaitegira bideratuko dela.

Homofobiaren aurkako manifestazioa

LGTBQ+ kolektiboaren aurkako erasoak salatzeko, manifestaziora deitu zuten igandean Bizkaiko eta Gasteizko E28 koordinakundeak eta Donostiako koordinakunde transmaribibolloak EAEko hiru hiriburuetan. Coruñan (Galizia) duela astebete kolpez hil zuten Samuel Luis Muñiz gaztearen hilketaren harira antolatu zuten martxa. Euskal Herrian jasandako azken eraso LGBTQfoboak ere salatu zituzten igandean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Homofobia
Bi eraso homofobo salatu dituzte Gipuzkoan

Soraluzen Señora Bertso egunean eta Tolosako Inauterietako Zaldunita gauean bi eraso homofobo izan direla salatu dute.


Bi homofobok sudurra apurtu diote Asierri Bilbon: "Kikilduta nahi gaituzte, erantzun egin behar zaie"

Mutil-lagunari eskua emanda zihoan Asier; atzetik bi gizon gazte agertu eta muturreko bat eman zioten, hain bortitz, ezen sudurra apurtu zioten eta lurrera bota zuten. Sudurreko ebakuntza egin berritan hitz egin du ARGIAk berarekin: "Diskurtso faxista indartzen eta... [+]


2023-07-26 | Ilargi Manzanares
Elantxoben eta Bilbon eraso LGTBfoboak salatu dituzte

Bermeoko Udalak Elantxoben larunbatean gertatutako erasoa gaitzetsi du, eta Anitzak Bilbao LGTBIQ+ elkarteak asteartean Bilbon gertatutakoa.


Urruntze agindua ezarri diote Villabonako eraso homofoboaren harira epaitutako bati

Asteartean deklaratu dute joan den asteko eraso homofoboarekin lotutako ustezko erasotzaileek eta biktimek. Ekainaren 21ean izango da hurrengo saioa.


Bikote homosexual batek eraso homofobo eta arrazista jasan duela salatu du Villabonan

Gazte talde batek jipoitu eta irain homofobo zein arrazistak egin zizkietela salatu dute biktimek, larunbat gauean taberna batetik ateratzean Villabonan (Gipuzkoa). Lakuako Segurtasun Saila gertatutakoa ikertzen ari da.


Eguneraketa berriak daude