Bi etxegabe hil dira Donostian egun berean

  • San Sebastian egunean, Bulebarrean bi etxegabe hil dira; emakumezko bat eta gizonezko bat. Emakumea hilik aurkitu dute kutxazain baten barruan, eta gizona kalean hil da ondoezik sentitu ostean. Biak ustez kausa naturalengandik zendu dira.


2016ko urtarrilaren 21ean - 09:15
Larrialdietako langile bat eta bi udaltzain, gaur hildako etxegabeetako batekin. (Juan Carlos Ruiz/ Argazki Press)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Emakumea 06:30etan aurkitu dute hilik. Kutxazain automatiko baten barruan zegoen lo beste bi etxegaberekin, eta hauek esnatzean ohartu dira emakumea hilik zegoela. Auzitegiko medikuak baieztatu du heriotza, eta ez du indarkeria zantzurik aurkitu.

Gizonezkoa ordu gutxira hil da, 13:00k aldera, hau ere Bulebarrean. Gaizki sentitu eta lurrera erori da. Berarekin zeudenek ohartarazi diote anbulantziari, baina larrialdi zerbitzuetakoek ezin izan dute ezer egin.

Bi gorpuak Donostiako auzitegi medikura eraman dituzte autopsia egin, eta heriotzaren zergatia argitzeko.


Pobrezia kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Pribilegioa

2025eko apirilaren 2
Teknologia
Burokraziaz

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.