Beste gizon etxegabe bat hil da Bilbon, kalean lotan ari zela

  • Bilboko Casilda Iturrizar parkeko banku batean aurkitu dute gizona. Asteazkenean jakin da, halaber, 20 urteko migratzaile baten gorpua topatu dutela Zabalgarbiko errauste plantan.


2022ko maiatzaren 04an - 16:26

Lakuako Segurtasun sailak eman du berria. Asteartean topatu zuten gizona Casilda Iturrizar parkeko banku batean. Denbora asko mugitu gabe zeramala ikusitakoan herritar batek Ertzaintzari deitu zion. Anbulantzia iristerako, ordea, hilda zegoen. Ertzaintzak adierazi duenez, ez dute “kriminalitate zantzurik” topatu haren gorpuan.

Gaur bertan jakin da 20 urteko migratzaile baten gorpua aurkitu zutela astearte goizaldean Zabalgarbiko errauste plantan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du jakiteko nola gertatu den heriotza. Hipotesi nagusia da gaztea lo egitera sartu zela kontainerrera, eta ez zela ohartu zabor-kamioiaren iritsieraz. Gorpua erraustegira zein kamioitan iritsi zen ikertzen ari dira, jakiteko non gertatu zen ezbeharra; Naiz-en arabera, Bilboko kontainer batean sartu zen gaztea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude