Lehiaketan parte hartu izan duten 72 artistak iazko edizioa "historiko politizatuena eta desatseginena" izan zela salatu dute, eta aurtengoa ere ez da salbuespena izan. Online botoari esker gertu izan du garaipena Yuval Raphael Israelgo ordezkariak. Polemikaz beteriko edizioa izan da, RTVEk zabalduriko Palestinaren aldeko mezua medio. Estatu sionista Gazan egiten ari den sarraskiaren aurkako aldarriak ez dira soilik Eurovisionen entzun: Israelekin harreman oro etetea exijitu dute 3.000 lagunek Iruñean.
"Israeli lekua eginda, [estatu sionistak Gazan bideratu] krimenen normalizazioan eta zuritzean parte hartzen du Europako Irrati-telebisten Batasunak". Hori adierazi zuten Eurovision lehiaketan parte hartu izan duten 72 artistak The Independent komunikabidean maiatzaren 6an plazaraturiko gutunean. Iazko edizioa "lehiaketaren historiako politizatuena eta desatseginena" izan zela salatu zuten, eta joan den astean zehar egin zen aurtengo edizioa ere ez zen salbuespena izan: Yuval Raphael Israelgo ordezkariak bigarren postua eskuratu zuen, soilik Johannes Pietsch austriarra izan zuen aurretik.
Ikusleen artean jasotako online botoei esker gertu izan zuen garaipena Raphaelek. Lehiaketan parte hartzen duen herrialde bakoitzeko ikusleen arteko bozketa ugaritan izan zen Israel babes handiena jaso zuena: esaterako, Espainiako online bozketaren puntuazio altuena –12 puntu– estatu sionistarentzat izan zen, eta horrek nabarmen handitu du polemika. Izan ere, larunbateko finalaren emanaldia hasi baino lehen mezu bat zabaldu zuen Espainiako RTVE telebista publikoak: "Giza eskubideen aurrean, isiltasuna ez da aukera bat. Bakea eta justizia Palestinarentzat".
Horren aurretik, Europako Irrati-telebisten Batasunak –Eurovision antolatzen duen taldea– RTVEri Gazako sarraskiaz ez mintzatzeko ohartarazi zion ostiralean, osteguneko final erdietan Espainiako telebista publikoko esatariek eginiko hainbat iruzkinen ondoren. Kasu handirik egin gabe zabaldu zuen Palestinaren aldeko mezua RTVEk, are gehiago, Israelek babes gehiena jaso zuen Espainiako online bozketaren inguruko azalpenak eskatu dizkio Europako Irrati-telebisten Batasunari.
Jaialdian zehar ere Palestinaren aldeko aldarriak nagusi
Telebisten emanaldiekin inguruan sortutako polemikaz gain, asteartetik larunbatera Suitzako Basilea hirian ospatu zen jaialdian ere Palestinaren aldeko aldarriek harrabotsa eragin zuten. Final handian Israelgo ordezkaria oholtza gainean zegoen unean, bikote herbeheretar bat haren emanaldia oztopatzen saiatu zen, "Palestina askatu!" oihukatzen ari zirela. Oholtzara igo behar ziren unean, jaialdiko segurtasun indarrek gelditu zituzten, eta euren kontra bortizki oldartu ziren.
Israelekin harreman oro etetea exijitu dute 3.000 lagunek Iruñean
Israel Gazan egiten ari den sarraskiaren aurkako aldarriak ez dira soilik Eurovision lehiaketan entzun: 3.000 lagunek bete zituzten Iruñeko kaleak larunbatean, Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, Israelekin harreman oro etetea eskatzeko. Nakbaren 77. urteurrena bete zen ostegunean –1948an, sortu berri zen Israelgo Estatuak Palestinaren %80 inguru okupatu zuen indarrez–, eta, hain zuzen, manifestazioaren buruan bi lagunek egun horren sinboloa den giltza moduko bat eraman zuten eskuetan: giltzak duela 77 urte Israelek indarrez euren bizilekuetatik kanporatu zituzten 800.000 palestinarren itzultzeko eskubidea oroitarazten du.
Palestinaren askapena lortzeko baldintza garrantzitsuena "Israel desagertzea" dela aldarrikatu zuten, eta horren harira, Euskal Herriko instituzio, alderdi eta enpresei estatu sionistarekin dituzten harreman oro etetea exijitu zieten: "Israel hornitzen, finantzatzen eta hari zilegitasuna ematen dioten hainbat instituzio eta enpresa ditugu hemen, baita Israeli esker aberasten direnak ere". Horien artean, CAF enpresaren konplizitatea salatu zuten: Tel Avivekin tranbiak egiteko egin dituen hamaika kontraturen artean, Israelek okupatutako Jerusalem ekialdea eta Zisjordaniako hainbat kolonia judu lotuko dituen proiektuak harrotu ditu hauts gehien.
Palestinako Futbol Elkartea eta Euskadiko Futbol Federakundea "lankidetzan" ari dira partida jokatu ahal izateko eta Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio egitasmoari, Ser irrati kateak aurreratu duenez. Palestinako arduradunen esanetan, Israelek 355 futbol jokalari... [+]
Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.
Artziniegan jaio zen Teresa Aranguren kazetaria: “Senide guztiok herrian jaio gintezen nahi zuen amak”. Madrilen hazi eta bizi arren, herriarekiko loturari eusten dio oraindik: udaro itzultzen da, eta bertan hartu gaitu Palestinaz hitz egiteko. Arangurenek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.
Astearte goizaldetik tankeak aurrera egiten ari dira Gaza Hirira bidean. AEBetako Estatu Idazkari Marco Rubio astelehenean egon da Israelen; Qatarren egongo da asteartean, harekin bakeak egin asmotan, Israelek eraso egin baitzion pasa den astean. NBEk lehen aldiz... [+]
"Palestina Aurrera" lelopean Nafarroa zeharkatu ondoren, Ibaitik Itsasora martxa irailaren 20an Hendaian amaituko da egun osoko ekitaldi batekin. Landetxa-Katea auzoan, aldiz, hilabete daramate egunero kazeroladak antolatzen. 80 bat bizilagun biltzen dira astelehenetik... [+]
Iruñera heldu da igandean Ibaitik itsasora Palestinaren aldeko martxa, mezu argi batekin: Israelekin harreman ekonomiko guztiak eten. MTorres-en hasi da ibilaldia eta enpresa horrek Israelgo armagintzarekin dituen loturak salatu dituzte. Noainen harrera egin ondoren,... [+]
Espainiako Vueltak zeresan handiagoa eman du aurten Palestinaren aldeko ekintzengatik, ziklisten arteko lehiagatik baino. Bosgarren etapan –taldekako erlojuz kontrakoan– dozena erdi ekintzailek Israel Premier Tech taldeko txirrindulariak geratu zituztenetik,... [+]
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
Palestinaren aldeko elkartasuna eta Israel palestinar herriaren aurka gauzatzen ari den genozidioaren salaketa gizartearen arlo guztietara zabaltzen ari da, baita kirolera ere, asteotan Espainiako Vueltan ikusten ari den moduan, besteak beste. Hain zuzen ere, Kontxako Bandera ez... [+]
Palestinak pairatzen duen genozidioa salatzeaz gain, sionismoaren "konplizeak" seinalatzea ere du helburu Ibaitik itsasora deitu martxak. Palestinarekin elkartasunean aritzen diren hainbat eragilek elkarlanean antolaturiko ekimena irailaren 20an bururatuko da Hendaian... [+]
EB eta Israelen arteko “Elkartze Akordioaren merkataritza arloa partzialki etetea” proposatu du Europako Batzordeko presidenteak. Neurriak indarrean jartzeko EBko herrialdeen gehiengoak eman behar dio babesa, eta hori “oso zaila” izango dela adierazi du... [+]