Palestinarekiko elkartasuna oso presente egon da Kontxako Banderan, traineruetatik zaleetara

  • Palestinaren aldeko elkartasuna eta Israel palestinar herriaren aurka gauzatzen ari den genozidioaren salaketa gizartearen arlo guztietara zabaltzen ari da, baita kirolera ere, asteotan Espainiako Vueltan ikusten ari den moduan, besteak beste. Hain zuzen ere, Kontxako Bandera ez da gutxiago izan, Gernika-Palestina herri ekimenak aldarrikapenak kalera eta itsasora ateratzeko aprobetxatu baitu bigarren igandea.


2025eko irailaren 15ean - 07:58
Orioko zale batzuk Palestinako banderekin arrapalan, arraunlariei ongietorria egiten. Joseba Parron San Sebastian
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hain zuzen ere, Palestinako banderak han eta hemen egon dira ikusgai. Alde batetik, gizonezkoen zein emakumezkoen traineru guztietan banderak ikusgai egon dira une oro eta arraunlariek Palestinaren aldeko zapiak jantzi dituzte estropada amaitzean. Horrez gain, Aquariumeko fatxadan Palestinako bandera handi bat eskegi dute, eta kaian eta inguruan estropadak ikusten egon diren zale askok eta askok banderak, zapiak edo pegatinak zeramatzaten soinean.

Joseba Parron San Sebastian argazkilariak egindako zenbait argazki ikus ditzakezue hemen:


2026ko maiatzaren 7
LEKUKOTASUNA | Sonia Bego, Global Sumud Flotillako euskal ekintzailea
"Kontainer batera sartzeko agindu zidaten; hori zen barkuko kartzelarako sarbidea"

2026ko apirilaren 13
Irten da Global Sumud Flotilla Bartzelonatik
"Indartsu gaude, helburua argi dugu eta lortzeko asmoz goaz"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.