Berrizko domekako erasoa gaitzetsi dute Azeri Gorriak taldeak deitutako elkarretaratzean

  • Domeka gauean emakume bati eraso egin zioten Berrizen. Emakumeak jarritako salaketaren ostean, Francisco del Pino Berrizko PSE-EEko zinegotzia atxilotu zuen Ertzaintzak, eraso matxistaren ustezko erasotzaile lez.


2018ko maiatzaren 10ean - 08:52
Asteazkeneko elkarretaratzeko argazkia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteazkenean, Azeri Gorriak talde feministak egindako deiari erantzunez, hainbat lagun batu dira udaletxe aurrean. Berriztarrek erabateko gaitzespena azaldu dute mota guztietako biolentzia matxisten aurrean eta erasoa salatu duen emakumeari beraien elkartasuna adierazi diote.

Barikuan 18:00etan Ganekoetxe tabernaren inguruan mural bat egingo dutela jakitera eman dute; eta herritarrei dei egin diete bertaratzeko.

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...