‘Berria’ egunkariak hamabost urte bete ditu

  • Hamabosgarren urteurreneko ekitaldia egin du ‘Berriak’ asteazkenean. Urteotako berritasunak nabarmendu dituzte eta etorkizunerako babesa eskatu dute.


2018ko ekainaren 21ean - 11:57
Maialen Berasategi Catalan eta Mikel P. Ansa 'Berriako' kideak atzoko ekitaldian. (Argazkia: berria.eus)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ekitaldia hainbat lagunen bilgune izan da: langileena, behargin ohiena, iragarleena eta irakurleena. Erakundeetako ordezkariek ere saioan parte hartu dute, esaterako, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburu Bingen Zupiriak, Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Garbiñe Mendizabalek, Andoaingo alkate Ana Karrerek eta Udalbiltzako lehendakari Luis Intxauspek. Alderdi politikoetako ordezkariak ere izan dira; EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos tartean.

Kronika bat izan da ekitaldia, hamabost urteko ibilbidearen eta aldaketen kronika. “Saiatu gara Euskal Herrian eta munduan jazo diren gertakizunen berri ematen, eta, berriarekin batera, azalpena eta analisia ere bai kasu askotan”, adierazi du Martxelo Otamendi zuzendariak.

‘Berriaren’ 15. urteurrenaren ekitaldia osorik hemen ikusi daiteke:

 


Berria kanalean gehiago
2023ko uztailaren 20
Martxelo Otamendi. Euskarazko egunkariaren aurpegia
"Zuzendari berriak orain arte izan ez duen kalitate mailara eramango du 'Berria'"

2020eko martxoaren 4
Basque misreadings erakusketa Gasteizko Oihanederren
Berrirakurtzen

2020eko otsailaren 3
Prentsa Saria: Berriaren igandeetako azalak
"Saiatzen gara irudimenarekin eta ausardiarekin aurre egiten baliabide faltari"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.