ARGIA.eus

2022ko azaroaren 30a

Prentsa ataleko Argia Saria: Aiaraldea

  • Aiaraldea hedabidearentzat da prentsa ataleko aurtengo Argia Saria, Laudioko eta Amurrioko Tubacex-eko langileen greba, erresistentzia eta bizipenak hurretik kontatzeagatik. Bertako kazetariek jaso dute saria.

Argazkia: Dani Blanco
ARGIA @argia
2022ko otsailaren 01a - 10:00

Hedabide independenteon sustrai nagusia komunitatea da. Kazetaritza komunitarioa deitzen zaio jendearen ekarpenak bizigai duten hedabideen jardunari. Kazetari lantalde profesionala txikia izanik ere, informatzeko gogoak bultzatuta musu-truk aritzen den kolaboratzaile sare oparoaren informazioak handitu egiten du eragiteko gaitasuna. Ingurunean errotuta egoteak bermatzen du baliabide faltagatik bestela ezinezkoa litzatekeen kazetaritza jarduna. Hedabidea komunitateari zor zaionez, herritarren patua hedabidearena ere bada.

Beraz, multinazional batek errentagarritasunaren izenean eskualdeko 129 familia kale gorrian utzi nahi dituenean, eta langileak grebara doazenean, eta lanuztea 236 egunez luzatzen denean, eta langileek garaipena ospatzen dutenean... Horren guztiaren aurrean, “Zer, nola egin?” galderak erantzun erraza du: herrikideen bizi baldintza duinen aldeko greban barneratzea. Hasieratik amaierara arte, egunez egun, lagun, auzokide eta senideen piketetik.

Herriko historian mugarri diren gertaerak txikitik ere kontatzen dira. Aiaraldea.eus-eko lagunek horixe egin dute, eta ondo egin ere. Eskura dituzten kazetaritza tresna guztiak erabiliz (papera, webgunea, ikus-entzunezkoak, sare sozialak...) Laudioko eta Amurrioko Tubacex-eko langileen greba, erresistentzia eta bizipenak hurretik kontatu, hedatu eta galdera berriak sortu dituzte.

Eta horrek saria merezi du.

Esker ona adierazi nahi diegu 2022. urteko argia sariak babestu dituzten eragileei:

  • Arabako Foru Aldundia
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Emakunde
  • Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Kutxabank
  • Laboral Kutxa
  • Mondragon Korporazioa
  • Nafarroako Gobernua, Euskarabidea
Kanal hauetan artxibatua: Argia Sariak 2022  |  Kazetaritza  |  Aiara

Argia Sariak 2022 kanaletik interesatuko zaizu...
Munstroak irentsi ez gaitzan

Globalera ohitu gaituzte. Zirraragarria da munduko edozein txokotako informaziora iritsi ahal izateko gaur egungo aukera. Zoratzerainokoa, hainbeste leiho ireki zaizkigunean. Klik bakar batean. Baina munstro handi bat ere bada, irensten gaituena bere seduzitzeko gaitasunarekin... [+]



Irakurrienak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude