Milioika webgune erori dira OVH enpresan izandako arazoengatik

  • Ostegun goizean hainbat webgune zerbitzu gabe egon dira, tartean ARGIArena. OVH enpresak izandako arazoengatik gertatu dira erorketak.


2017ko azaroaren 9an - 11:03
Mapa honetan ikus daiteke non erori diren webgune gehien.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Europan interneteko azpiegituretan enpresa liderra da OVH. Gaur goizean karga arazo bat izan du eta ondorioz munduko milioika webgune zerbitzurik gabe geratu dira. Horien artean hainbat euskal hedabideren webguneak zeuden. ARGIA ez ezik, Berria, Naiz, Topatu eta beste zenbaiten atariak zerbitzurik gabe egon dira.

OVH enpresak ohar baten bidez adierazi du, lantalde guztia arazoa konpontzeko lanean aritu dela. Interneteko azpiegiturak eskaintzen dituen enpresaren webgunea ere zerbitzurik gabe egon da goizean zehar. Enpresaren zerbitzariak munduan zehar barreiatuta daude. Euskal Herritik gertuen dagoen zerbitzari gunea Frantziako iparraldean dago.

2010. urtean WikiLeaks atariak OVH enpresan jarri zuen zerbitzaria, Amazonek eskaera ukatu ostean. Erabaki horrek zalaparta sortu zuen eta Frantziako Industria, Energia eta Ekonomia Digitaleko ministroa WikiLeaksen ataria zentsuratzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. 2013ko uztailean ziber-eraso bat jasan zuen OVHk.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...