ARGIA.eus

2022ko azaroaren 30a

Badok atariarentzat da Interneteko Argia Saria

  • Badok.eus atariarentzat da aurtengo Interneteko Argia Saria, Internetek gure bizitzetan duen gero eta presentzia duen garian euskal musikarentzat eta haren zaleentzat ezinbesteko itsasargi izateagatik. Jon Eskisabelek jaso du saria.

Argazkia: Dani Blanco
ARGIA @argia
2022ko otsailaren 02a - 10:00

Formatu fisikoak gora eta behera ari dira, orain dela gutxi hartu dio gaina biniloak CDari. Mugikorrak orokortu eta poltsikoan Interneterako sarbide erraza dugunetik, baina, gure bizimoduan gero eta txertatuago eta egonkortuago dago musika formatu digitalean entzutea.

Internet itsasoa da, ordea, eta itsaso horretan artxipelago oso sakabanatua da euskarazko ekoizpenak osatzen duena. Artxipelago horretan, euskal musikaren erreferentzia eztabaidaezina da Berria egunkariaren euskal musikaren ataria: Badok.eus.

Euskal musikari buruzko entziklopedia gisa hasi zena urte gutxian zabaldu eta biderkatu da. Panorama musikalari buruzko berriak, abesti eta diskoen estreinaldiak, elkarrizketak, abesti-zerrendak, kontzertuen datak argitaratzen dituzte, besteak beste, baina katalogo izaera galdu gabe. Bertan topa daiteke 1969an Enarak taldeak grabatu eta Herri Gogoak argitaratutako EPa eta haren inguruko informazioa, baina baita Vulk talde bilbotarrak argitaratu berri duen Vulk ez da diskoa eta aurkezpen birako datak ere, beste inon baino lehenago.

Erreferentea bilakatu da Badok.eus, entzuleentzat zein musikarientzat, ezinbesteko tresna. Horregatik eman diogu aurtengo Internet Saria, euskal musikari eskainitako halako atari bat itsasargi garrantzitsua baita Interneten itsaso zabalean.

Esker ona adierazi nahi diegu 2022. urteko argia sariak babestu dituzten eragileei:

  • Arabako Foru Aldundia
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Emakunde
  • Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Kutxabank
  • Laboral Kutxa
  • Mondragon Korporazioa
  • Nafarroako Gobernua, Euskarabidea
Kanal hauetan artxibatua: Argia Sariak 2022  |  Musika  |  Internet

Argia Sariak 2022 kanaletik interesatuko zaizu...
Munstroak irentsi ez gaitzan

Globalera ohitu gaituzte. Zirraragarria da munduko edozein txokotako informaziora iritsi ahal izateko gaur egungo aukera. Zoratzerainokoa, hainbeste leiho ireki zaizkigunean. Klik bakar batean. Baina munstro handi bat ere bada, irensten gaituena bere seduzitzeko gaitasunarekin... [+]



Irakurrienak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude