"Saiatzen gara irudimenarekin eta ausardiarekin aurre egiten baliabide faltari"

  • “Igandeetako azalak, zerbait izatekotan, talde lanaren emaitza dira”, adierazi dute Berriako Jakes Goikoetxeak eta Maixa Olanok, Prentsaren ARGIA saria eskuetan. “Jende askok parte hartzen du azalak pentsatzeko eta egiteko prozesuan: kazetariek, editoreek, diseinatzaileek... Guztiek egiten dute ekarpenen bat eta guztien ekarpenek eragiten dute argitaratzen den emaitzan”.


2020ko otsailaren 03an - 00:06
Jakes Goikoetxea eta Maixa Olano / Argazkilaria: Dani Blanco

Diseinatzaile eta kazetarien artean “konplizitatea, konfiantza eta lanerako giro egokia” sortu direla esan dute, eta hori emaitzan islatzen dela.

Euren hitzetan, “nabarmentzekoa da prentsa idatziko saria izanda, ez dela saritzen erreportaje edo elkarrizketa bikain bat, artikulu sorta mamitsu bat, iritzigile baten luma fina... azal batzuk baizik, azalak egiteko modu bat. Eta hori ere bada kazetaritza”.

“Gu guztion ingurukoek sufritu behar izaten dituzte igandeetako azalak”, gaineratu dute. “Lankideek, senideek eta lagunek. Azaletan atera ditugu gure seme-alabak, seme-alaben marrazkiak, gurasoak... Lankide bat apaizez ere jantziarazi genuen. Lankideei kikarak eta oinetakoak eskatu dizkiegu. Puskatzeko eta zikintzeko arriskuarekin. Asko gustatzen baitzaigu gauzak puskatzea eta zikintzea”.

“Ez pentsa azalak egiteko sekulako baliabideak eta produkzioa dauzkagunik. Artisau lanak izaten dira gehienetan. Korridoreak eta Martin Ugalde Kultur Parkeko aparkalekua eta belardiak izaten dira gure estudioak. Saiatzen gara irudimenarekin eta ausardiarekin aurre egiten baliabide faltari”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


Eguneraketa berriak daude