Zaldibarko luiziak lotura du zabortegiaren zigilatze ezaugarriekin

  • Zaldibarko luizia zergatik gertatu zen argitzea helburu zuten bi ikerketaren emaitzak jaso ditu Berria egunkariak. Jaurlaritzak eskatutako peritu txostenek ondorioztatu dute zabor masak gainditu egin zuela jarritako geotestilaren euste ahalmena, Iñaki Petxarroman eta Imanol Magro kazetariek azaldu dutenez.


2021eko maiatzaren 13an - 09:16
Argazkia: Dani Blanco.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Zigilatze-sistema, zaborra pilatzeko eta ez mugitzeko erabiltzen den sistema da. Zaldibarko zabortegiak ez zuen sistema egokia erabili.

Eduardo Perez de Agreda eta Mercedes Sondon Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoko irakasleek egin dute bi ikerketetako bat. Ondorioztatu dutenez, oinarrian marruskadura gutxiko azalera iraunkor bat nagusitu zelako ezegonkortu zen Zaldibarko zabortegia; hau da, hondakinen estankotasuna bermatzeko jarritako "dentsitate handiko polietileno zuntzaren alde leunak" ez ziolako eutsi hondakinen zamari. "Litekeena da hausturaren eragilea zera izatea: geotestilen eta xaflaren trakzio erresistentzia agortzea, ezpondari oinak egindako ahalegin pasibo orekatzailea galtzearekin batera".

Ondorio horretara heldu dira bigarren ikerketaren egileak ere, Kantabriako Unibertsitateko Jorge Cañizal eta Cesar Sagaseta. "Frogatuta geratu da zigilatzearen ezaugarriek eragin erabakigarria izan zutela zabortegiaren erresistentzia ahalmenean".

Zigilatze-sistemaren inguruko infograma eta zabortegian gertatutako luiziari buruzko informazio gehiago, Berriaren erreportajean: Zabortegiaren zigilatze sistemako akatsek eragin zuten Zaldibarko luizia.


2023ko otsailaren 14
Estoldak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.