‘Berria’-ren estilo liburua, Interneten

  • Berria egunkariak estilo liburu digitala aurkeztu du. Edukiak etengabe eguneratuko dituzte, erabiltzaileen zalantzak argituko dira eta Interneten nola idazi behar den azaltzeko atal bat dauka, besteak beste.


2013ko ekainaren 19an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Berriak etengabe berrituko du estilo liburua.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Idazkuntzari buruzko atalean hizkuntz eredua, esaldien egituraketa, puntuazioa eta aditz estiloak aztertzen dira, besteak beste; Deontologiari eskainitako atalean Berriak bete beharreko oinarriei buruzko informazioa aurkituko duzue; eta Internet atalean sareko idazkeraren berezitasunei buruzkoa: informazioaren joskera, hipertestu eta loturak, interaktibitatea, multimedia elementuak eta abar.

Horiez gain, ortotipografia eta onomastikari buruzko azalpenak bildu ditu.

Estilo liburua etengabe berrituko da. "Komunikazioaren premiak aldatuz doazen neurrian aldatuko da estilo liburu hau ere, bai neologismoei dagokienez, bai euskarri berrietan idazteko moduei dagokienez, eta bai bibliografiari dagokionez", azaldu du Berriak.

Erabiltzaileek euren galdera eta zalantzak plazaratu ahal izango dituzte webgunean. Jada bi zalantzari erantzun die Berriak. Erabiltzaile batek forma zuzena 'erasotu' edo 'eraso' den galdetu du, eta bigarrenak ingelesezko Champions nola euskaratu behar den.

Estilo liburuaren aurkezpena:


Berria kanalean gehiago
2023ko uztailaren 20
Martxelo Otamendi. Euskarazko egunkariaren aurpegia
"Zuzendari berriak orain arte izan ez duen kalitate mailara eramango du 'Berria'"

2020eko martxoaren 4
Basque misreadings erakusketa Gasteizko Oihanederren
Berrirakurtzen

2020eko otsailaren 3
Prentsa Saria: Berriaren igandeetako azalak
"Saiatzen gara irudimenarekin eta ausardiarekin aurre egiten baliabide faltari"

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.