Baserriko Uzta: Olatz Salvador, Eñaut Elorrieta eta Ruper Ordorika 2019ko uzta jasotzeko prest

  • 2017ko azaroan Anarik eman zion hasiera EHKolektiboak antolatutako 'Baserriko Uzta' zikloari Antzuolako Pikunieta baserrian eta 2019rako hiru kontzertu berri iragarri ditu nekazaritza agroekologikoa sustatzen duen elkarteak. Olatz Salvador, Eñaut Elorrieta eta Ruper Ordorikak kantatuko dute Araba, Zuberoa eta Gipuzkoako etxalde banatan.

Ekimenaren antolatzaileak (Ezkerretik eskuinera): Miren Osa Galdona (Iametza), Leire Rodriguez Zubiaurre (EHKolektiboa), Amparo Perez Canseco eta Xabier Alonso Alonso (Beltzitina S.C.)

2019ko maiatzaren 21ean - 14:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Baserriko Uztaren helburua herritarrek etxaldeak bertatik bertara ezagutzea da, baserritarren lanak eta produktuak nola lantzen diren ezagutuz. 2019ko edizioak hiru saio berezi eskainiko ditu: ekainaren 15ean Olatz Salvador ariko da Anuzitan (Araba), abuztuaren 31n Eñaut Elorrieta Pagolan (Zuberoa) eta azaroaren 9an Ruper Ordorika Eibarren (Gipuzkoa). Etxaldeko bisita, kontzertua eta bazkari agroekologikorako txartela 20 eurokoa da (gaztetxoak 12 euro). Izena emateko baserrikouzta@gmail.com helbidera idatzi behar da, tokia mugatua baita.

Etxaldeetako ateak parez-pare irekiz laborantza ekologikoa eta euskal musika bezalako bi bazterreko diziplina ezagutzera eman nahi ditu ekimenak. “Lan polita egin arren ez zeukala jendartean oihartzunikentzun izan dute EHKOko kideek, Josebe Blancok iaz aitortu zuenez, eta egoera irauli asmoz sortu zen Baserriko Uzta ekimen berritzailea: Hurbiletik, hurbiltasuna baitugu ardatzetako bat kolektiboan. Eta noski, formatuak elkar ezagutzeko eta solaserako tartea ematea espero dugu”. Ekimena EHKO, laborarien kolektiboak, iametza eta ARGIAk garatu dute elkarlanean.

Baserriko Uzta ekimena ez da baserrietan kontzertuak eskaintzera mugatuko. Hitzordua goizeko 10.30etarako jarriko da, etxaldea bisitatu eta nekazarien egunerokoa, ogibidea eta ekoizten dituzten elikagaiak gertutik ezagutzeko. Bisitaren ostean, musika emanaldia egingo da, izan ukuilu, ezkaratz edo etxalde bueltako pentzeren batean. Eta azkenik, bisitaldia borobiltzeko, bertaratutakoen arteko bazkaria egingo da, EHKO kideen baserrietako elikagaiekin, jakina. Hona aurtengo kartela:

 

Iazko zikloaren bideo laburpenak ikus daitezke jarraian:

2017ko udazkenean Antzuolako Pikunieta baserrian jo zuen Anarik:

2018ko udaberrian Rafa Rueda aritu zen Urduñako (Bizkaia) Santa Klara etxaldean:

Uztailean Mikel Urdangarinek abestu zuen Arbonan (Lapurdi) Jokin Zaldunbidek daukan baserrian:

Eta azaroan Oibarko Mendiko upategian Fermin Valenciak kantatu zuen:

 

Proiektuaren sorrera honela azaldu zuen Zuzeu-b Pikunieta baserriko eta EHKolektiboko kidea den Josebe Blancok:

.


Agroekologia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.