Zeintzuk dira kataluniarren euskarazko hitzik gustukoenak?

  • Bartzelonako Euskal Etxeak lehiaketa berezia abiatu du Twitterren, #euskaralhora traolarekin, euskara ikastera animatzeko kanpainaren baitan. Euskarazko hitzik gustukoena idatzi eta testigua beste erabiltzaile bati pasatzean datza lehiaketa. Arrakasta handia izaten ari da sarean.


2014ko irailaren 2an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Aurtengo euskara ikastaroen matrikulazioa sustatzeko abiatu du kanpaina Bartzelonako Euskal Etxeak. (Arg.:euskaletxea.cat)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aste gutxi barru hasiko dituen euskara ikastaroak bultzatzeko abiatu du ekimena Bartzelonako Euskal Etxeak. Egin beharreko guztia, euskarazko hitzik gustukoena katalanezko itzulpenarekin batera idatzi eta twitterreko beste erabiltzaile bat gauza bera egiteko izendatzea da.

Parte hartzaile guztien artean Kukuxumusuk Bartzelonako Euskal Etxearentzat diseinatu duen kamiseta, poltsa eta txapa zozketatuko dute. Arrakasta handia izan du orain artean sarean eta hamarnaka euskarazko hitz batu dituzte jada.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko abenduaren 30
Basque washing

Eguneraketa berriak daude