Xanti Zapirain errefuxiatu historikoa eta idazlea hil da

  • Xanti Zapirain Elizalde “Kaiku” hil dela jakinarazi du Antxeta Irratiak asteazken honetan. Altzan (Gipuzkoa) jaioa 1953an, 20 urte zituela Hendaiara (Lapurdi) ihes egin zuen Frankismoaren jazarpen politikotik ihesi eta errefuxiatu-bizitzaren alderik garratzenak ezagutu zituen. Bizi behar dugu liburuaren egilea izateaz gain, bertso-sorta ugari idatzi zuen, gai-jartzaile gisa ere maiz aritu zen, baita blogari lanetan ere.


2022ko ekainaren 16an - 00:50
Xanti Zapirain, ETBk 2015ean egindako elkarrizketako une batean.

Biziraupen kontua zen. Eta auzia bizirik ateratzea denean, hartzen diren erabakiak oso dira erradikalak. Adibidez, hamar urte etxetik atera gabe pasatzea. Hori egin behar izan zuen Xanti Zapirainek GALen urterik gogorrenetan, atentatuak barra-barra izaten zirenean eta kalera ateratze hutsa euskal errefuxiatu batentzat hiltzeko arriskua hartzea bihurtu zenean.

“Militante denek beldurra dugu edo izan dugu. Beldurrik ez duela esaten duena... ez da posible”, azaldu zion ETBri 2015ean, Angel Otaegirekin izan zuen harremanari buruz egin zioten elkarrizketa batean. Izu horri eta ezkutuan egon beharrari aurre egiteko, papera eta boligrafoa: bertso idatzien bidez egoerak sortzen zizkion ezinegonak kanporatzen zituen. “Norbere burua salbatzeko modu bat” izan zen, Bertsolari aldizkarian Joxean Agirreri azaldu zion moduan.

Zapirainek bertsolaritzarekin zuen harremana aspalditik zetorren, nolanahi ere. Sustraietatik. Pio Perez Aldasorok “bertsolari eta bertsozale dinastia” gisa definitu zituen Zapirain familiako kideak 2013an argitaratutako Joxe Zapirainen bertso-malkoak ikerketan. XIX. mendekoa da familiako lehen bertsolaria, Joxe Bixente Zapirain; eta XX. mendean sendiko beste hainbatek segitu zioten, obra literario oparoa utzi zuen Salbador Zapirain Ataño-k, adibidez.

Bizi behar dugu

1987an hartu zuen Zapirainek bere bizitzaren parte garrantzitsu bat markatuko zuen erabakia: jazarpen eta heriotza-girotik ihes egiteko, ezkutatzea. Handik ia 20 urtera publikatu zuen Bizi behar dugu (Txalaparta, 2005) liburu autobiografikoa, zeinean etxetik atera gabe pasa zituen hamar urteetako bizipenak kontatzen dituen, hain muturreko egoeran egon den norbaiten buru barnean sartzeko gonbidapena eginez.  

Ez da idatzi duen lan bakarra izan. Sarean kontsulta daitezke, adibidez, Martillungo sindikatua, Txurreroen enparantza, Ipuinen baratza, Bidea bizitzen edo Martillunen gaur blogak: oroitzapenak, bertsoak, gogoetak, senide eta lagunekin izandako bizipenak... Zapirainek estilo garden eta bizi batean idazten zuen bizitzaren funtsezko kontuez.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iheslariak
2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


Luis Roncero eta Anartz Aranbarri iheslari ohiak Euskal Herrira bueltatu dira

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Luis Elisardo Roncero Retortillo gasteiztarra eta Anartz Aranbarri Etxaniz ondarrutarra Euskal Herrira itzuli dira. Biak euskal gatazkak eragindako iheslari ohiak dira. 


20 urte bete ditu Ataramiñe argitaletxeak, eta antologia bat ondu du urteotako hainbat lanekin

2002an sortu zen Ataramiñe argitaletxea, eta ordutik euskal errepresaliatu politikoek idatzitakoak argitaratu ditu. 2017ra arte lan kolektiboak argitaratu zituen, eta horietako zenbaitekin antologia osatu du: Urrun da zeru urdina. Ataramiñe 2002-2017. Ez da... [+]


Nguyen Van Dong, euskal errefuxiatuen aldeko keinu ahaztua

Biarritz, 1972ko urriaren 14an. Javalquinto lorategietan, udaletxearen ondoan, Nguyen Van Dong vietnamdar herritarra suizidatu zen, bere buruari bonzo erara su emanda.


Nekane Txapartegi Nieve
"Ni ez naiz gordeko ezta ixilduko ere"

18/98 makrosumarioan atxilotu eta torturatu zutenetik 23 urtera,  espetxeari ihes egin zionetik hamabostera, apirilaren 5ean bueltatu zen etxera Nekane Txapartegi asteasuarra. ARGIAren Lasarteko egoitzara bisitan, hitz egin digu erbesteaz, euskaraz, torturaz, feminismoaz,... [+]


Eguneraketa berriak daude