Barrikada, poliziaren argindar mozketa eta tentsio uneak Tubacexeko grebaren 41. egunean

  • 41 egun bete dituzte asteartean Tubacexeko langileek greban, zuzendaritzak ezarri nahi dituen 129 kaleratzeen aurka. Dozenaka behargin batu ziren goizeko lehen ordutik Laudio eta Amurrioko lantegietako sarreretan. Poliziaren presentzia handia zegoen bi tokietan, eta tentsio uneak egon ziren, istilurik gertatu ez zen arren.

Ertzaintza argi-korronte kablea mozten (Argazkia: Aiaraldekoa bideoko fotograma)

2021eko martxoaren 24an - 09:05
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Amurrion langileek barrikada bat egin zuten lantegiko sarreran, zuzendaritzako eta bulegoetako langileen autobusari sarbidea zailtzeko. Poliziak langileak zokoratu eta furgoneta baliatuta, kendu egin zituen bidean pilatuta zeuden zaborrontziak.

Horrez gain, udalak langileei jarritako argi-korronte kablea izorratu zuen Ertzaintzak, zizaila erabilita. Piketeetako bafleetatik poliziaren aurkako kantu bat jartzen ari ziren unean egin zuten hori. 

Edonola ere, tentsio une gorenenak gero etorri ziren, langileak errepidean autobusaren aurrean jarri zirenean. Hala ere, ez zen inolako istilurik egon, eta autobusa sartu zenean, joan egin ziren Ertzaintzaren patruila guztiak industriagunetik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025eko azaroaren 5
Gorka Perez de Mendiola. Lorezaina sei hilabetez greban
"Grebaren amaiera bidearen hasiera besterik ez da"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.