Bada garaia

  • Bilboko Udalaren axolagabekeria dela eta, Euskalduna zubiko aldapatik igo ezin naizenez, Bilbora Deustuko parketik joaten hasi naiz goizetan lanera. Ibilbidea antzekoa da, eta nahiz eta bizikleta apur bat urrunago aparkatu behar dudan, gustuko dut parketik pasatzea eta udazkenak zuhaitzetatik erorarazten dituen hostoak bizikletarekin zapaltzea.


2018ko azaroaren 06an - 08:52

Aurreko ostiralean, dena den, bidegorritik hosto handienak eta zaratatsuenak bilatzen egon baino, ostegunean Oktoberfest karpatik atera zirenen kristalezko edalontzi apurtuak saihesteko ahaleginetan eman nuen bidearen hasierako zatia. Parkera sartu eta berehala somatu nuen kiratsa, zabor bilakatzen joan zen karparen kanpoaldetik eta Deustuko zubirako bidean. Kristalezko edalontziez gain, lurra plastikoz, lata hutsez, botilez, eta abarrez josita zegoen.

Eta orduan, Aste Nagusiko lehen igande goizean izan nuen turnora heltzean ikusitakoa gogoratu eta buruari eragin nion. Zein zentzudunak garen etxean, lagunekin bazkariak egitean, asteburuetan kuadrilarekin nonbaitera joatean, udalekutan gauza bakoitza non bota behar den eztabaidatzen dugunean… eta zer zentzugabeak gauean. Gaua; inork ezer esan gabe, sudur puntan jartzen zaizuna egin dezakezun momentua, gehienetan alkoholari errua botata, noski.

Berdin du, “nahi gabe” edaria gordetzeko erabiltzen ditugun Eroskiko poltsak lurretik botata uzten baditugu. Berdin du, behin gaua bukatzean, gau osoan berrerabili dugun edalontzia lurrera botatzeak, edalontzi horien oso alde gauden arren etxean mila ditugulako. Berdin du lurrean jesartzeko lekurik onena, lehorrena eta garbiena bilatu ostean, busti-bustita eta plastikozko gauzez beteta uzteak. Berdin du, noski, kontainerrak jartzen diren arren, hurrengo egunean norbaitek gure zikinkeria alfonbra garbitu behar izateak. Berdin du gaua eta jaia delako, eta gauean eta jaietan nahi duguna egin dezakegula sinestarazi digutelako. 

Bada garaia jai eremuak birplanteatzeko, sistematikoki erreproduzitzen ari garen eta egunean zehar gustatzen ez zaizkigun jarrera guztiak birpasatu eta gauetan, jaiguneetan aplikatzeko. Bada garaia ezjakinarena egiteari uzteko eta benetan, gure jai herrikoi, parekide eta euskaldunak eraikitzen hasteko; herritik, parekidetasunetik eta euskaratik.

Bada garaia…

Iritzi testu hau Uriola-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude