Azpeitiko apustu etxearen aurkako protesta talde eta norbanako ugarik babestu dute

  • Urtebete pasa da Azpeitiko apustu etxeak ateak ireki zituenetik, eta urtemuga horren harira Elkar-ekinek ekimen berezi bat prestatu du azaroaren 22rako. Apustu etxearen aurrean elkarretaratze zaratatsua deitu du, eta herritarrak zarata ateratzeko txistuekin eta tresnekin bertaratzera animatu ditu.


2019ko azaroaren 15an - 10:54

Elkarretaratze honekin bat eginez argazkia atera zuten atzo arratsaldean Berdura plazan, eta bertan batu ziren herriko hainbat talde eta norbanako. Besteak beste, ELA, LAB, EH Bildu, Gaztetxea, Ernai, Basanderiek, XJ Auzolanean, Urrestillako Festa Batzordea, Marea Arroxa, Ikasberri Kirol Elkartea, Krisiaren Seme-Alabak, Orkatz Kultur Elkartea eta Erniarraitzeko pertsonak agertu ziren argazkia ateratzera. Horiez gain, azken urtean ekimen ezberdinetan parte hartu duten kuadrillak eta norbanakoak ere bertan izan ziren.

Datorren asteko ostiraleko agerraldia 19:00etan egingo da, apustu etxearen aurrean.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apustu etxeen gorakada
2023-02-08 | Jon Torner Zabala
Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


2022-09-05 | ARGIA
Joko patologikoari aurre egiteko gida plazaratu du Jaurlaritzak

Joko arriskutsua goiz antzemateko eta prebenitzeko gidaliburua gazteei eta haien ingurukoei zuzendurik dago. "Jokoarekin lotutako arazoak edozein pertsonak izan ditzake, baina, bereziki, eurak dira kolektibo kaltebera", Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.


2022-02-16 | Leire Artola Arin
Joko areto kopurua murriztuko dute eta horietara sarbidea kontrolatuta egon beharko da aurrerantzean

Indarrean sartu da Eusko Jaurlaritzak eginiko jokoaren lege berria EAEn. Aurrerantzean, apustu etxeek ikastetxeetatik gutxienez 150 metrora egon beharko dute, eta bi joko aretoren artean 500 metroko distantzia errespetatu beharko dute.


2021-10-28 | ARGIA
Jaurlaritzak jokoaren erregulazioa "gogortuko" du, "joko patologikoari aurrea hartzeko"

Lau ataletan sailka daitezkeen aldaketak egingo ditu datorren hiruhilekoan Eusko Jaurlaritzak jokoaren erregulazioan: aretoen arteko eta ikastetxeekiko distantziak mugatuko dira, baita areto kopurua ere, horietara sarbidea kontrolatuko da, eta publizitarearekin lotutako... [+]


Apusturako deia, langileen auzoetatik

Haritik Hirira lantaldeak agerian utzi du apustu etxeen eta horien kokalekuaren arteko harremana, auzo batzuen eta besteen arteko bereizketa nabarmenarekin; horiek mugatu eta arautzeko beharraz ohartarazi dute Asajer errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkartetik.


Eguneraketa berriak daude