Azkoitiko Udalak punttuan du hondakin planta egiteko arau subsidiarioen aldaketa

  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak eman dio Azkoitiko Udalari arau subsidiarioak aldatzeko falta zuen argi berdea: ingurumen-adierazpen estrategikoa. Beraz, udalak arau subsidiarioak aldatu ahal izango ditu, Larke 360 enpresak Azkoitiko Azkaraten hondakin planta bat egiteko modua izan dezan. Oso azkar eman dio agiri hau Jaurlaritzak Azkoitiari, kontuan izanik, gainera, koronabirusaren alarma egoeran prozedurak etenda daudela.


2020ko apirilaren 23an - 07:17
Koalizio gobernuak osatzen du Azkoitiko Udala. Argazkian Janire Igoa PSE-EEko zinegotzia eta Javier Zubizarreta alkatea. (Azkoitiko Udala)

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak eman dio Azkoitiko Udalari arau subsidiarioak aldatzeko falta zuen argi berdea: ingurumen-adierazpen estrategikoa. Apirilaren 22an argitaratau da Ebazpena EAEko Buletin Ofizialean. Beraz, udalak arau subsidiarioak aldatu ahal izango ditu, Larke 360 enpresak Azkoitiko Azkaraten hondakin planta bat egiteko modua izan dezan.

Ebazpena oso azkar eman dio Ingurumen sailak eta alarma egoeraren gainetik

Oso azkar lortu du Azkoitiko Udalaren eskaerak Jaurlaritzako Ingurumen sailaren aldetik ingurumen-adierazpen estrategikoa. Izan ere, otsailaren 14an egin zuen udalak eskaera. Baina martxoaren 14an prozedura etenda geratu zen, COVID-19aren aurrean ezarritako alarma-egoerak bertan behera utzi dituelako "ezinbestekoak" ez diren prozedurak. Martxoaren 26an, Azkoitiko Udalak prozedura ez etetea eskatu zuen, "interes orokorreko espediente bat dela" ulertzen duelako.

Proiektua ez ezagutzeko moduan daude idatzita aldaketak arau subsidiarioetan

Eusko Jaurlaritzak baimendu duen Azkoitiko Arau Subsidiarioen "4. Aldaketa Puntuala" irakurriz gero, arreta deitzen du hondakin plantarekin erraz identifikatzen den aipurik ez duela egiten. Aldiz, beste proiektuak errazago uler ditzake herritarrak arau subsidiarioak irakurrita. Ikusi bestela: zehazki "aldaketa puntual" hau da Azkarateko hondakin plantari erreferentzia egiten diona: "E) Lurzoru urbanizaezinaren antolamendua berrikustea: Lurzoru urbanizaezinaren zonifikazioa eguneratzen da, egokitzeko bai lurralde- eta sektore-antolamendura bai indarreko Arau Subsidiarioak 2007an onartu zirenetik gaur egunera bitartean onartu diren eta Azkoitiko udal-mugartean eragina duten babes figuretara".

Arau subsidiarioen aldaketek Azkotiko beste lau eremutan planteatzen dutena, errazago identifikatzen da proiektu zehatzekin. Adibidez: "A) San Juan 24. eremua (128.311  m²): Dagoeneko bere zatirik handienean urbanizatuta eta exekutatuta dagoen industrialde bat da. Eraikigarritasuna areagotzea da xedea".

Azkoitiko udalak 2019ko urriaren 9an (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 198. zenbakia), onartu zuen Arau Subsidiarioen 4. Aldaketa Puntuala jendaurrean jartzea, 45 egunez alegazioak egin ahal izateko. Goian aipatu dugun E puntu hori irakurrita egin behar zituzten herritarrek hondakin plantaren gaineko alegazioak. Ez zen alegaziorik jaso udalean.

Zertan dira hondakin planta ezartzeko pausoak?

- Apirilaren 15ean jakinarazi zuen EH Bilduk hondakin planta egitekotan arau subsidiarioak aldatzea beharrezko izango dela. Albiste honetan azaldutako ingurumen-adierazpen estrategikoak bidea libre uzten dio udalari arau subsidiarioak aldatzeko.

- Larke 360 enpresak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailetik jaso zuen ingurumen-inpaktuaren txostena. Hau ez da Ingurumen Baimen Bateratua. Beraz, Larke enpresak beste bi baimen behar ditu jarduera martxan jarri ahal izateko: Eusko Jaurlaritzak eman beharreko hondakinak kudeatzeko baimena eta Azkoitiko Udalak eman beharreko jarduera baimena. Larkek dagoeneko eskatuta dauzka bi baimen horiek, bata Jaurlaritzan eta bestea Azkoitiko Udalean.

- Albiste honetan azaldu genuenez, Larke enpresak hondakinak erraustegira edo zementerara eraman nahiko balitu, legez beharrezko luke Ingurumen Baimen Bateratua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan
2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (IV)
Beloki: Han goitik hautsa ikusten da

Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]


Zumarragan erraustegi bat jartzeko asmoa salatu dute

Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoak askatzen dituela,... [+]


Zubietako erraustegiaren egoera Europako Parlamentura eramango du Ezker Anitzak

Errauste plantaren transformadorea matxuratu ondoren, Zubietan hondakinak energiarik sortu gabe erretzen ari direla salatu du GuraSOS elkarteak. Ezker Anitza-IUren aburuz, horrek erakusten du Gipuzkoako Ingurumen Gunea “bluf” bat dela eta Europako Parlamentura... [+]


Eguneraketa berriak daude