"Udal gobernuaren esku dago Azkarateko hondakin gunearekin amaitzea"

  • Azkoitiko Maxixatzen hedabideak eman du albistea apirilaren 15ean. Azkoitiko EH Bilduk ohar bidez azaldu du Azkaraten hondakin gunea egin ahal izateko herriko arau subsidiarioak "aldatu" behar direla, gunea egin behar duten lurrak ez direlako "urbanizagarriak". Halaber, Javier Zubizarreta alkateak egindako adierazpenak ez ditu "ontzat" hartu koalizioak, eta hondakin guneari "planto" egiteko eskatu dio.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko apirilaren 17an - 08:17
Hondakin gunea egitekoak diren lursaila. Argazkia: Maxixatzen.

Azkoitiko EH Bilduk ohar bidez jakinarazi du Azkaraten egitekoak diren hondakin gunea aurrera eraman ahal izateko Azkoitiko arau subsidiarioak "aldatu" behar direla. Azken egunetan "ahalik eta informazio gehien" biltzen aritu dela azaldu du EH Bilduk, eta gaia aztertu ondoren eman ditu azken azalpenak. Koalizioak, bestalde, nabarmendu du gaur gaurkoz Azkarateko lur horiek ez direla "urbanizagarriak", eta aldaketa horiek egin ahal izateko udal plenoak onartu behar dituela "nahitaez".

Horri lotuta, Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak azken egunetan egindako adierazpenak ez ditu "ontzat hartu" koalizioak. "Lizentzia eman besterik ezin duela egin adierazi du alkateak, eta hori ez da horrela. Arau subsidiarioan aldaketa ez egitea aukera dezakete; beraz, proiektua geratzea posible da", nabarmendu du. Herriari "egia" esateko eta hondakin guneari "planto" egiteko eskatu du EH Bilduk, horretarako behar diren arau subsidiarioak "ez aldatuz".

EH Bilduk, gainera, adierazi du hondakin gunea egitekoak diren lurretan "baimenik gabeko lanak egiten ari diren susmoa" duela. "Jasotako eta aztertutako informazioak hori ematen dute aditzera", adierazi du. Hori horrela bada, lanak "berehala eteteko" eskatu du EH Bilduk. Koalizioak jakitera eman du, bestalde, erregistroan eskaera ofiziala egin diola Azkoitiko alkateari, "berehala" lanen ikuskaritza bat egiteko eta baimenik gabeko lanak baleude horiek "gelditzeko" eskatuz. EH Bilduk, gainera, dagokionaren aurka hartu beharreko "neurri zuzentzaileak" hartzeko eskatu du. "Oso larria izango litzateke horrelako instalazio baten lanak baimenik gabe hastea; udalaren ardura da hori zaintzea eta lan horien gainean egotea", nabarmendu du EH Bilduk.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan
2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (IV)
Beloki: Han goitik hautsa ikusten da

Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]


Zumarragan erraustegi bat jartzeko asmoa salatu dute

Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoak askatzen dituela,... [+]


Zubietako erraustegiaren egoera Europako Parlamentura eramango du Ezker Anitzak

Errauste plantaren transformadorea matxuratu ondoren, Zubietan hondakinak energiarik sortu gabe erretzen ari direla salatu du GuraSOS elkarteak. Ezker Anitza-IUren aburuz, horrek erakusten du Gipuzkoako Ingurumen Gunea “bluf” bat dela eta Europako Parlamentura... [+]


Eguneraketa berriak daude