Zubietako erraustegiaren egoera Europako Parlamentura eramango du Ezker Anitzak

  • Errauste plantaren transformadorea matxuratu ondoren, Zubietan hondakinak energiarik sortu gabe erretzen ari direla salatu du GuraSOS elkarteak. Ezker Anitza-IUren aburuz, horrek erakusten du Gipuzkoako Ingurumen Gunea “bluf” bat dela eta Europako Parlamentura eramango du gaia.

Erraustegiak hondakinak erre baino ditu egiten, energia sortu beharrean, GuraSOSek emandako datuen arabera (argazkiak: GuraSOS)

2022ko irailaren 15an - 16:01

Pasa den apiriletik Zubietako errauste plantaren transformadorean izandako “behin betiko” matxura baten ondorioz, azpiegiturak ez du araudiak agintzen duen behar besteko energiarik sortzen. GuraSOS elkarteak asteazkenean salatu zuenez, ordezko behin behineko transformadoreak aurreikusitako energiaren laurdena baino ez du sortzen, 24 MW-tik 6MW besterik ez, eta kopuru “testimoniala” da elkarte horren arabera. Erraustegien inguruan energia-efizientziaz zeuden itzalak handitu baino ez ditu egiten datu honek, lehen Zabalgarbin gertatu bezala.

Ezker Anitzak jakinarazi du Europako Parlamentura eramango duela gaia, errauste plantaren “funtzionamenduaren errealitatea zein den jakin dezaten, instalazioak Europako araudiak betetzen dituen ala ez erabaki dezaten, eta horri buruzko neurriak har daitezen”.

Indar politiko horrek gogorarazi du Europako araudiaren arabera erraustegiak energia sortu behar duela eta ez soilik hondakinak erre eta, bere ustez, matxura honek erakusten du Gipuzkoako Ingurumen Gunea deiturikoa “bluf” bat dela, “ingurumen arazoak baino sortzen ez dituena”.

Instalazio horren “funtzionamendu egokiaren” arduraduna Gipuzkoako Foru Aldundia den heinean, GHK-ko zuzendariaren eta Ingurumen diputatuaren dimisioak eskatu zituen uztailean Ezker Anitzak, Hondakinen Legea ez betetzeagatik eta arazo horien aurrean esku ez hartzeagatik.

Zubietako erraustegiak sortzen duen energia "testimoniala" da une honetan.

 

Ostiralean erraustegiko arduradunak epailearen aurrean

Ostiral honetan erraustegia kudeatzen duen GHK partzuergoko zuzendari nagusi Cesar Gimenok eta Ekondakin eta Ekobaleko arduradunek Zigor arloko Donostiako 5. Instrukzio epaitegian deklaratuko dute inputatu bezala, 2020ko maiatzean Zubieta azpitik igarotzen den Arkaitzerreka errekan izandako isurketaren harira, akusazio moduan aurkeztu den GuraSOS-ek azaldu duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude