Artaxoako tratamendu zentroa itxi du Gobernuak, Zubietako erraustegitik hondakin toxikoak jasotzeagatik

  • Bi urtean 5.000 tona lixibiatu baino gehiago prozesatu ditu Ecofert Sansoain enpresak

Argazkia: Ecofert

2024ko urtarrilaren 25ean - 08:30
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nafarroako Gobernuak Artaxoako hondakinen trataerarako zentroaren kautelazko itxiera agindu du, bi urtean Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik 5.000 tona isurki lixibiatu jaso eta prozesatzeagatik. Isurkiok potentzialki toxikoak dira eta zentroak ez du horiek prozesatzeko baimenik.

Jose Mari Aierdi kontseilariak atzo eman zuen itxieraren berri, Nafarroako Parlamentuan. Azaldu zuenez, Ecofert Sansoain enpresak 2.100 tona lixibiatu jaso zituen 2022an, eta 3.400 2023an.

Modu horretan enpresak ingurumen baimen integratua urratu du. Hori dela kausa ezarri du kautelazko itxiera Ingurumen Departamentuak, eta halaber zigor txostena zabaldu du: 40.000 euroko isuna ezarri dio enpresari. Artaxoako zentroak beste 110.000 euroko isunak jaso ditu azken urtean, bestelako urraketak direla kausa.


2019ko urriaren 7
David Campion: Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria
"Zaborrarekin egiten dena ilegala da, arazo horri heldu behar zaio"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.