Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

  • Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko urtarrilaren 30an - 07:22

Azken egunetan, zenbait hedabidek iragarri dutenez, Gipuzkoak erraustegiko lixibiatu guztiak Zorrotzara bidaliko ditu, Nafarroako planta baten itxieraren ondorioz. Beste zenbait gauzaren artean, horren inguruko adierazpena plazaratu du Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak.

Eragileak gogorarazi du auzo horren airearen kalitatea neurtzen duen udal neurgailua 2023ko apiriletik matxuratuta dagoela, eta ez dute aldaketen inguruko jakinarazpenik jaso. Gainera, familiek ez dute aipatu gabe utzi nahi izan San Inazio-Elorrietako airearen kalitatea neurtzeko espazioa (Eusko Jaurlaritzaren jabetzakoa zena) 2010ean ezabatu zela, “nahiz eta herritarrek estazioari eusteko eskatu”. Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak zonalde berean jarritako geltoki mugikorra bandalizatua izan zela gogoratu dute, oraindik berriz jarri ez dena.

Gauzak horrela, aipatutako egoeraren ondorioz, honakoa adierazi dute: “Kutsagarriak izan daitezkeen emisioengatik, aireko isuri kimikoengatik eta bestelako eragozpenengatik bizilagunek egiten dituzten kexak ohikoak dira”. Horregatik, “ausarkeria eta erantzukizun falta” bezala hartu dute aipatutako baldintzetan dagoen hiriko zonalde batean hondakin gehiago onartzea.

Beraz, testuinguru horretan Bilboko Udalari Zorrotzako udal neurgailua “ahalik eta lasterren” konpontzea eskatu diote, baita “Eusko Jaurlaritzari eska diezaiola, San Inazio-Elorrietan neurketa-estazio bat instalatzeko”. Azkenik, neurri honek 2030 agendaren helburuekin izan dezakeen bateragarritasuna zalantzan jartzen dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


2023-09-11 | Usurbilgo Noaua
Hondakin gehiago ez erraustea eskatzeko Kontxa inguratu dute

Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.


Eguneraketa berriak daude