Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

  • Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.

Palestinar batek Ezgy-ren erretratua erakusten du ekitaldi batean. (Argazkia: Reuters)

2024ko irailaren 13an - 12:21
Azken eguneraketa: 15:12
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Palestinako Aginteak egin zuen lehen autopsia eta bertan zehazten denez, tiroaren moldeak eta honek buruan eragindako kalteek iradokitzen dute Aysenur Ezgi Eygi-k Israelgo soldatuen tiro zuzena jaso zuela buruan.

Rayyan al-Alil mediku palestinarrak zuzendutako taldeak egin du txostena eta horrek ezeztatu egiten du Israelgo armadaren bertsioa, zeinaren arabera “lurrean errebotatu ondoren” eman zion balak aktibistari. Joe Biden AEBetako lehendakariak dena ikertu behar zela esan zuen, baina gertaerak argitu bidean bat egin zuen Israelen azalpenekin.

Autopsiaren txostena ikusi duten hiru adituk Middle East Eye hedabideari azaldu diotenez, Ezgik garezurrean izandako kalteek eta haren barnean eragindako suntsiketa mailak adierazten dute zuzenean jaso zuela tiroa.

Sermet Koc forentse turkiarrak hamarkadak daramatza autopsiak egiten eta bat etorri da balorazioarekin: tiroa zuzena izan zen eta ez errebotea. Areago, bere ustez, “balak eragindako sarrera-zuloaren tamaina handiak akaso esan nahi du ez zela pistola edo eskopeta sinple batekin egin, eta tiroa frankotiratzaile batek egin zuela”.

Eygi Nazioarteko Elkartasun Mugimenduaren kide zen eta Beita herrian soldadu israeldarrek palestinarren bilkura bat sakabanatu zutenean eman zen hilketa. Bertan ziren lekukoen arabera, soldaduek lehenik negarra eragiten duten gasa erabili zuten bilkura sakabanatzeko. Eta ondoren, bi tiro-sorta egin zituzten taldearen aurka, “oso urrutitik”. Balak buruan jo zuenean Eygi taldetik urrunduta ei zegoen, zutik, emakume baten ondoan.

Biden suminduta

Hasieran Israelgo bertsioarekin bat egin bazuen ere, kazetariek estutu ondoren, joan den asteazkenean “suminduta eta oso triste” zegoela adierazi zuen, eta heriotza hainbat “gertakari jarraituen ondorio” izan zela. Ondorioz, ikerketa zorrotza eta hilketaren arduradunen zigortzea eskatu zuen.

Dohako (Qatar) Gradu Ondorengo Ikasketen Institutuko Tamer Qarmot irakasleak Al Jazeera-ri egindako adierazpenen arabera, Bidenen esanak hutsalak dira, “aurrekariak aintzat hartuta argi ikusten delako ez dela inor zigortzen”. Adibide gisa jarri zuen Al Jazeera-ko kazetari eta AEBetako herritar Ahireen Abu Akleh-ren kasua, zeinari Jeninen lanean ari zenean eta kazetari gisa argi identifikatuta egon arren, soldadu israeldarrek tiro egin zioten buruan. 2022an gertatu zen hilketa hori eta oso entzutetsua izan zen, baina inor ez da zigortua izan horregatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


Tunisian dira, abiatu eta astebetera
“Flotillaren aurkako eraso bat Palestinaren aldeko greben pizgarri balitz, ongi etorria izan dadila”

Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek ARGIAren galderak, igande arratsaldean. Flotillako Tunisiako ontziekin... [+]


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Erresuma Batuan 700 lagun atxilotu dituzte jadanik, Palestine Action taldeari babesa adierazteagatik

Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]


2025-09-04 | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa” eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Errepublika kartzeleroak

Guatemala da. baina izan zitekeen El Salvador edo Honduras. Erdialdeko Amerikako kaleak husten ari dira, segurtasunaren eta herrialdearen garapenaren izenean, eta kartzelak bete. Munduan, proportzioan, preso gehien dituzten herrialdeen artean daude. Baina ziegetan ez daude... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


Tamainak garrantzia duenean

Duisburg (Germaniako Erromatar Inperio Santua), 1569. Gerard De Kremer (1512-1594) geografo, matematikari eta kartografo flandriarrak, Gerardus Mercator izen latinizatuaz ezagunak, proiekzio kartografiko berri bat diseinatu zuen. Proiekzio mota zilindrikoa zen, ekuatorearekiko... [+]


Eguneraketa berriak daude