Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

  • Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko irailaren 3an - 07:58
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Beste sarraski bat izan da itsasoko migrazio-bidean. Kanaria uharteetara heldu nahian ari zen ontzi bat hondoratu egin da Mauritaniako uretan, hondamendi ikaragarria eraginez. Mauritaniako agintaritzek baieztatu dutenez, 49 pertsona hilik aurkitu dituzte jada, eta desagertu egin dira gainerako guztiak. 100 bat dira desagertuak, ontzian 160 lagun inguru zihoazen eta.

Alemaniako DPA agentziak jaso duenez, Gambiatik irten zen ontzia, eta astearte gauean urperatu zen, Nuakchoteko kostaldetik gertu. Badirudi Gambiakoak eta Senegalekoak zirela bertan zihoazen pertsonak. Espainiako Estatuko kostara iristea zuten helburu.

Atlantikokoa da Europara joateko migrazio-biderik arriskutsuenetako bat. Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen (OIM) arabera, 2014tik hona, 5.500 bat lagun hil edo desagertu dira bide horretan. 2024an, denera, egunean bederatzi pertsonak galdu zuten bizia Europako kostaldera migratu nahian, batez beste. Heriotzen eta desagerpenen %44, gainera, Espainiako Estatura iristeko saiakeran gertatu ziren.


MIgrazio-nekropolitikak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...