Autoglas-Glavistako 240 langileen kaleratze arriskua dela eta mobilizazioei ekin diete

  • Guardian izeneko multinazionala seinalatu dute egoeraren “lehen eta azken” errudun gisara eta erakunde publikoei irtenbidea bilatzea eskatu diete.

Elkarretaratzea Autogla-Glavista enpresa atarian / Argazkia: ELA sindikatua Elkarretaratzea Autogla-Glavista enpresa atarian / Argazkia: ELA sindikatua

2023ko uztailaren 11n - 12:51
Azken eguneraketa: 2023-07-12 12:02
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Autoglas-Glavista Laudioko enpresako langileen kaleratze arriskua salatzeko elkarretaratzea egin dute astelehenean enpresa aratian. Zortzi hilabeteko “sufrimenduaren ondoren” egoera konponduko zelakoan zeuden langileak, baina Guardianek egoera guztia “zapuztu” duela salatu dute Enpresa Batzordeko kideek.

Aipatu enpresa jotzen dute erruduntzat, bera izan baita “azken orduko bira” eman duena eta enpresaren bideragarritasunerako beharrezkoak diren lursailak saltzeari uko ekin diona. Horretaz gain, Autoglas-Glavista 2018an Parter Capital funts-putreari saldu izana ere arbuiatu dute.

Horregatik, egoeran inplikatutako Eusko Jaurlaritzari eta erakundeei “egungo egoerari irtenbidea bilatzea” exijitu diete. Gainera, “egoerak horrela jarraitzekotan” behar diren mobilizazio guztiak egiteko prest agertu dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!