Berton Bertokoa elkarteak ekintza ugari prestatu ditu datorren asterako.
Bertako eta sasoiko produktuen dastaketak egingo dituzte hainbat eskolatan. Maiztegin maiatzaren 24an, 16:30tik aurrera, bertoko ekoizleen produktuen dastaketa egingo dute, Zabalarran eta Abadiñoko eskoletan maiatzaren 29an bertoko produktuekin egindako meriendak eskainiko dituzte eta Zaldibarren ere datorren astean bertoko produktuekin meriendak eskainiko dituzte.
Nabarmentzekoa da Atxondon astebeteko plantoa egingo diotela catering zerbitzuari. Horren ordez, gurasoak izango dira sukaldari. 50 ikasle inguru dira eskolan, eta gurasoak badabiltza taldeka antolatzen eguneroko menuak bertako eta sasoiko produktuekin osatzeko. Gainera, berbaldiak eta bisitak ere edukiko dituzte. Esaterako, maiatzaren 25ean, 17:00etan, Jakoba Errekondok berbaldia emango du.
Bestalde, Berton Bertokoako kideak legebiltzarrean egon ziren joan zen astean, jantoki ereduen inguruko batzorde berezian. Ikastetxeek erabaki ahal izateko legea aldatzea eskatu zuten, eta sukalderik ez dagoen lekuetan sukaldea ipintzea.
Agroekologiarekin zerikusia duten ebidentzia zientifikoak oinarrizkoak dira elikadura sistemen inguruko politika publikoak diseinatzerako orduan. Egun, ordea, agro-industriari lotutako korporazio pribatu handiek finantzatzen dituzte ikerketa zientifikoak eta bereganatu... [+]
Erosketa saskiaren garestitzea eta horretaz etekinak ateratzen dituen eredu agroindustriala salatzeko hamarnaka auzokide bildu dira larunbatean Judimendin (Gasteiz), Somos lo que nos dejan comer: agroindustriaren aurrean auzoak burujabetza jardunaldian. Egun osoko egitaraua... [+]
Laster izango dira udal hauteskundeak eta hautagaiak herrietarako programak idazten ariko dira. Gehienak eraikuntza eta hirigintza proiektuetaz ariko dira, era tradizionalean.
Gutxiago izango dira inguruko baliabideak erabiltzeaz eta bere kudeaketarako sare komunitarioak... [+]
Oreretako Erdiko kalean bada pasta egiteko obradore eta denda berezi bat: Zituene. 2016an eman zituzten lehen pausoak proiektuaren sortzaile diren Iker Eizagirre Gallardok eta Naiara Retegi Lekuonak. “Pasta oinarrizko elikagaia dela eta hemen inguruan horrelako proiekturik... [+]
Haziak altxorrak direla entzun dut maiz. Hazi hibridoak ekoizten dituen enpresa bateko langileak hala adierazi zidan: “Hazi-enpresen altxor handiena hazi hibridoen parentalak dira”. Hazi hibridoak ekoizteko erabiltzen diren hazi eta landareak dira parentalak. Hazien... [+]