Palestinako Presoen Batzordeak “proiektu nazional bat” jarriko du martxan, atxiloketa administratiboaren erregimena amaitzeko asmoz. Egoera horretan dauden preso guztiek gose greba mugagabea iragarri dute, guztira 1.014 presok.
Atxiloketa administratiboaren erregimena amaitzeko “proiektu nazional bat” jarriko du martxan Palestinako Presoen Batzordeak, eta egoera horretan dauden preso guztiek (1.014) gose greba mugagabea iragarri dute ekainaren 18tik aurrera. Bide batez, Berria egunkariak argitaratutakoaren arabera, Israelek nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatzea dezan ere aldarrikatuko dute.
Aipatu erregimena, epaiketarik gabeko atxiloketa da. Urteak egon daitezke preso beren aurkako kargurik aurkeztu gabe. Horren ondorioz, agintariek "terroristatzat" jo dezaketen edonor izan daiteke espetxeratua. Duela hilabete, adibidez, espetxealdi administratiboan urteak zeukaten preso politiko bat gose greban hil zen, protesta ugari eraginez, berriro ere, erregimen honen aurka.
Bestalde, presoek haien alde lerratzea eta presioa eragin dezaketen bide diplomatiko guztiak erabiltzea eskatu diote Palestinako Aginte Nazionalari. Addemeer Palestinako presoen eskubideen aldeko elkartearen esanetan, 4.900 preso daude Israelgo kartzeletan, 155 adingabe eta 32 emakume.
Alderdiek, erresistentziak, erakundeek eta gizarteak haien kausa babestera dei egin ditu Presoen Batzordeak, eta ezinbestekoa dela uste du segurtasun sare bat eratuz “okupazioari aurre egitea”. Gainera, atzerrian bizi diren palestinarrei ere protestan parte hartzeko deia luzatu die.
Israeldar soldaduen gehiegikeria
3 urteko ume palestinar bat hil dute israeldar soldaduek, ostiralean, ekainaren 2an, tirokatu ostean. Nabi Saleh herrian gertatu zen, okupatutako Cisjordanian. 2023. urtean 122 palestinar hil ditu israelgo armadak Cisjordanian, horietatik 21 adingabeak.
Iazko zifrak gainditzear, azken hamabost urteotako hilketa kopururik altuena izan daiteke 2023an, Human Rights Watch (HRW) erakundeak jakinarazi duenez. Abuztuaren 22ra bitartean gutxienez 34 adin txikiko hil dituzte israeldar soldadu eta poliziek Zisjordanian. Uniformedunen... [+]
Al-Sawahreh auzoan hasi dira hainbat kolono israeldar haientzat egonleku bat eraikitzen. Antza, Abu Hussein familiarena da lursaila.
Zisjordanian azken 20 urteetan egindako eraso militarrik handiena egin du Israelgo Armadak, airez eta lurrez, Jeningo errefuxiatu kanpalekuan. Gutxienez hamar palestinar hil eta hamarnaka zauritu dituzte, Israelen arabera “talde terrorista baten” aurkako erasoan... [+]
Israel-Premier Tech txirrindulari taldeak parte hartuko du Euskal Herrian hasiko den Frantziako Tourrean. Euskal Herriko Palestinarekin Elkartasun mugimenduak presentzia sionistaren aurka eta Palestinaren askatasunaren aldeko aldarrriak erakustera animatu nahi ditu zaleak.
Gaur egun suntsituta dagoen Tantura herrian hiru hobi komun aurkitu dituzte, eta kalkulatzen dute 40 eta 200 gorpu inguru egon daitezkeela bertan, The Guardianek jakitera eman duenez. 1948ko gudan Israelgo armadak Palestinan eginiko sarraskiaren parte lirateke.