AstraZenecaren txertoa jartzea eten dute Europako hainbat herrialdetan

  • Danimarka, Norvegia eta Islandiak behin behinean eten egin dute AstraZenecaren txertoa jartzeko kanpaina, "tronbosi kasu larri" batzuen atzean loturarik ote dagoen jakin arte.


2021eko martxoaren 11n - 17:04
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hego Euskal Herrian erabakitzen ari diren bitartean 55 urtetik gorakoei ere AstraZenecaren txertoa jarriko ote dieten –urte horretatik beherako hainbat kolektibori hasiak dira jartzen jadanik–, lehenik Danimarkan eta gero beste hainbat herrialdetan, enpresa horren txertoa jartzeko kanpaina eten dute behin behinean, herrialde baltikoan hainbat "tronbosi kasu larri" txertaketarekin lotuta ote dauden argitu arte.

Danimarkako Osasun arduradunek azaldu dute "arduraz" jokatu nahi dutelako hartu dutela erabakia, nahiz eta horrek txertaketa erritmoari eragingo dion. Sendagaien Europako Agentziak (SEA) abiatutako ikerketaren zain geratuko dira.

Nolanahi ere, tronbosi kasuak gutxi direla nabarmendu du SEAk, eta beste egoera batzuetan ere izaten direla halakoak, "ez dute biztanleria orokorrean espero baino kopuru handiagoa suposatzen". Hala, agentzia horrek ez du beharrezko ikusten behin behineko neurririk hartzea.

Austriak eta Italiak, bestalde, txerto horren sorta bat geldiarazi dute, ustez lotura izan dezaketen bi kasu larri atzeman ondoren. Sorta horren txertoak hamazpi herrialdetan banatu direla zabaldu dute hainbat hedabidek, tartean Espainiako zein Frantziako estatuetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!