Astelehenean 0 heriotza Hegoaldean: COVID-19ak orain arte 2.125 pertsona hil ditu Euskal Herrian, milioiko 670

  • Ez Euskal Autonomia Erkidegoan eta ez Nafarroan azken egunean, astelehena 15, ez da inor gehiago hil koronabirusez. COVID-19ak orain arte Euskal Herrian hildakoak denetara 2.125 dira, milioiko 670 heriotza. Euskaldunok estatu independentea bageneuka, une honetan munduko hirugarren herrialde kaltetuena ginateke, San Marino eta Belgikaren ostean.


2020ko ekainaren 16an - 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eusko Jaurlaritzak zabaldu duenez, astelehenean Euskadiko Autonomia Erkidegoan ez da inor hil koronabirusez. Nafarroako Gobernuak datu bera zabaldu du: 0 heriotza Foru Komunitatean. Iparraldean aspaldian ez da inor gehiago hil. Denetara, Euskal Herrian ekainaren 16a arte 2.125 pertsona hil ditu COVID-19ak.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 670. Euskal Herria independentea balitz, munduko herrialdeen artean milioiko heriotza gehien eduki dituztenen zerrenda honela osatuko litzateke: 1. San Marino 1.238, 2. Belgika 834, 3. Euskal Herria 670, 4. Andorra 660, 5. Erresuma Batua 615, 6. Espainia 580, 7. Italia 568, 8. Suedia 484, 9. Frantzia 451. 10 AEB 357...

Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez du ematen maiatzaren 14tik eta gaur ere informazio hau ez du erakutsi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!