Asteartean 241 kasu berri utzi ditu COVID-19ak Hegoaldean: EAEn 111 eta Nafarroan 130

  • Koronabirusaren uztaileko agerraldiak ez du etenik: Hegoaldean 241 positibo berri hauteman dira asteartean egindako PCR probetan, horietatik EAEn 111 eta Nafarroan 130. Aurreko egunetako beroaldian jarraitzen du COVID-19ak, zeren eta ostiralean 155 kasu berri izan ziren, 256 larunbatean, 165 igandean eta astelehenean 188 berri.


2020ko uztailaren 22an - 13:10

EAEn astelehenean egindako PCR probek 111 positibo berri utzi dituzte (bezperan 90 izan ziren). Honela banatuak:

- Araban 7: Gasteizen 6 eta Laudion 1.

- Bizkaian 67: Ermuan 28 (aste betean 121), Bilbon 14 (107), Barakaldon 5 (22), Basauri eta Lemoan 3, Galdakao eta Portugaleten 2 eta bana Abadiño, Durango, Getxo, Santurtzi, Urduña, Trapagaran, Zaldibar eta Zornotzan.

- Gipuzkoan 37: Eibarren 14 (aste betean 94), Deban 5, Ordizian 4, Aretxabaleta, Orio, Soraluze eta eta Zarautzen 2 (66) eta bana Andoain, Arrasate, Bergara, Donostia (23), Lazkao eta Mutrikun.

COVID-19aren birsortze tasa irudikatzen duen R0 edo Rt tasa gaur 1,71 da (atzo 2,13 zen).

Nafarroako agintariek jakinarazi dutenez, lurralde honetan asteartean 130 positibo berri hauteman dituzte PCR probetan. Santos Indurain Osasun sailburua ahobizarrik gabe mintzatu da: "Kasuak ugaritzen ari dira eten gabe. Uztailaren 18an eduki genituen 40 kasu berri, uztailaren 19an 59, uztailaren 20an 51, uztailaren 21ean 98 eta gaurko egunean 130. Goranzko joera argi eta garbi dago".

Nafarroako kasuen %80 Iruñerrian hauteman dituzte, "famili giroan edo, batik bat, gaueko giroan jende oso gazte eta harreman estuak dauzkaten artean". 130 kasuen erdia 15 eta 30 urte arteko gazteek osatzen dute. Nafarroako Gobernuak Iruñeko Mendillorri auzoa konfinamendu osteko 2. fasera itzularazi du eta bertako 17 eta 28 urteko guztiei egin araziko die PCR proba.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude