Arrigorriagako Udalak bere herriko zahar etxean zer gertatzen ari den jakin nahi du

  • Hala adierazi du Arrigorriagako Udalak apirilaren 11n igorritako oharrean. Bizkaiko Foru Aldundiari bigarren aldiz exigitu dio herriko zahar etxean koronabirusak kutsatuta dauden pertsonen eta hildakoen datuak eman ditzan. "Bizkaiko Foru Aldundiari exijitzen diogu erantzukizunez eta gardentasunez joka dezan eta esku har dezan gai honetan".


2020ko apirilaren 11n - 19:23

Apirilaren 11n bidali du oharra Arrigorriagako udalak, adieraziz "Bizkaiko Foru Aldundia zahar etxearen kudeaketan izaten ari den jarrera onartezina" dela. Arrigorriagan dagoen zahar etxea Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumenekoa da. Udalaren eskumenekoa ez bada ere, Covid-19aren ondorioz sortutako egoera dela eta, jarraipen estua egiten saiatzen ari da udala, "modu ez ofizialean jaso dituen datuak oso kezkagarriak direlako".

"Bizkaiko Foru Aldundia gardentasunik gabe eta utzikeriaz jokatzen ari da gure herritarrekin"

Udalak oharrean adierazi duenez, bertako arduradun politikoak egoitzako zuzendariarekin harremanetan egon dira telefono bidez. Udalak egindako laguntza-eskaintza onartu izan du egoitzak: "Bi aldiz bidali zaizkie Norberaren Babeserako Ekipamenduak (EPI), eta udaletik egindako langileentzako ostatu-eskaintza helarazi egin die langileei".

Baina udalak adierazi du ez dela neurri berekoa izan zahar etxetik jaso duten informazioa: “Argi utzi du ez digula daturik emango Covid-19 gaixotasunaren ondoriozko gaixoen kopuruari, ezta hildakoen kopuruari buruz ere. Aurretik esan izan digun moduan, berriz ere esan digu Bizkaiko Foru Aldundia dela datuen jabea eta datuen hartzaile bakarra”.

Arrigorriagako udalak Bizkaiko Foru Aldundiari eta Osakidetzari datu eskaera egin zien eta erantzunik jaso ez dutenez, berriz ere bideratu du Maite Ibarra alkateak eskaera formala Aldundira eskaera.

Ibarrak adierazi duenez, "Bizkaiko Foru Aldundiak hilean behin baino ez ditu argitaratzen datuak, Arabako eta Gipuzkoako Aldundiek ez bezala, ia egunero egiten baitute. Aldundiak datu hauek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, fiskaltzari eta hildakoen senideei soilik ematen dizkie".

Eskaera hauxe luzatu dio udalak Aldundiari: "Gure nagusiei eta haien familiei zor zaien errespetuagatik Bizkaiko Foru Aldundiari exijitzen diogu erantzukizunez eta gardentasunez joka dezan eta esku har dezan gai honetan, berandu baino lehen urgentziazko neurriak har ditzan egoera birbideratu dadin".

Hona hemen Arrigorriagako alkate Maite Ibarraren adierazpenak:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude