Armagintzako ITP enpresak ez du lana eten nahi haien lantegietan koronabirusa biderkatzen ari bada ere

  • Azken 48 ordutan hamazazpi langile berrogeialdian sartu dituzte sintomengatik, eta 28 dira guztira. Enpresa batzordeak produkzioa erabat etetea eskatu du, baina zuzendaritzak ez du onartu. Armagintza arloko enpresarik garrantzitsuenetakoa da ITP.

     


2020ko martxoaren 25ean - 19:15
Eurofighter Typpoon ehiza-hegazkinaren produkzioan parte hartzeko sortu zen ITP enpresa.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

ITP Aero Castingseko enpresa batzordeak Sestao eta Barakaldoko lantegien egoera salatu du. Langile bat Basurton ospitaleratua dago koronabirusak jota. Beste 28 langile berrogeialdian daude gaitzarekin loturiko sintomak dituztelako, eta horietariko hamazazpi azken 48 orduetan sartu dira berrogeialdian. Horrez gain, bajan daude hainbat langile sintomen ondorioz. Beste batzuek lan murrizketak eskatu dituzte, edo opor egunak hartu dituzte.

Batzordeak zuzendaritzaren erabakia salatu du: “Uste dugu erabaki hau akatsa dela. Covid-19aren hedapen masiboari laguntzen dio”. Langileek “gabeziak eta ekarpenak” jaso eta zuzendaritzari helarazi dizkiote hartze agiri baten bidez: “Ez ditugu neurri legalak baztertzen etorkizunean”.

Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak sorturiko armagintza enpresa

Euskal Herrian, Zamudion, Barakaldon eta Sestaon ditu lantegiak ITPk. Lantegi nagusia Madrilen du. 1989an sortu zen enpresa, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak politikoki eta diruz bultzatuta. Helburua Espainiako Estatuko enpresa batek Eurofighter Typpoon ehiza-hegazkin berriaren produkzioan parte hartzea zen. Urte luzez parte hartu du Europa mailako armagintza proiektu horretan eta beste batzuetan. Eusko Jaurlaritzak enpresan zuen jabetza zatia saldu zuen ondoren. Hegazkinaren modelo berriago bat ekoizteko asmoa dago orain, eta ITPk bertan parte hatuko duela aurreikusten da. ITPren jabea Rolls-Royce enpresa britaniarra da, mundu mailako armagintza enpresa garrantzitsuenetarikoa.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025-05-07
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude