Armada frankista Getxora sartu zeneko 81. urtemuga gogoraraziko dute martitzenean Itzubaltzetan

  • Martitzenean beteko dira 81 urte 1937ko ekainaren 12an Francoren tropak eta Italiako gezi beltzetako batailoi bi Getxo udalerriko kaleetara sartu zirenetik. EH Bilduk "Frankismoaren aztarnak Getxon" mahai-ingurua prestatu du Itzubaltzetako Romo kultur etxean, 19:00etan, "gaur egungo egoera ulertzeko oroitzea ezinbestekoa" delakoan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 12an - 09:34
Meza Getxoko udaletxean (Argazkia: Memorias de Getxo)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ezkerreko koalizioak gogora ekarri duenez, faxistek kontrola eskuratu bezain pronto errepresioa zabaldu zen, "suntsipena, heriotza eta sufrimendua utziz". Agintea hartu eta berehala frankistek 13 getxoztar fusilatu zituzten eta garbiketa-prozesua abiatu zuten": apaizak, alkatea, zinegotziak, eta lantegietako eta eskoletako beharginak biktimak izan ziren.

Biharko 81. urtemugan, EH Bilduko kideek Getxon eta Euskal Herri osoan izandako "errepresaliatu denen" oroimena ekarri gura dute gogora, iaz ere egin zuten legez. Iaz ekitaldi xume bat egin zuten Areetako Zubiko plazan eta errepresaliatuen senideei omenaldi bat eskaini zieten.

Hala, martitzeneko mahai-inguruan parte hartuko dute Alazne Díez Muñiz antropologoak, Javier Buces Aranzadiko ikerlariak eta Julen Arzuaga Gasteizko legebiltzarkideak.

 

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!