Arkautik B2 euskara mailarik gabeko udaltzain hautagaiak hartu beharko ditu

  • UGT sindikatuaren helegitea onartu eta epaia berretsi du Gasteizko Administrazio Auzitegiak: udaltzainek ez dute gutxieneko euskara mailarik egiaztatu beharko. Bi hilabete eman dizkio auzitegiak Arkautiko Polizia akademiari lan poltsatik kanpo gelditu zirenak berriro onartzeko.


2023ko urtarrilaren 25an - 08:00
Azken eguneraketa: 06:56
Gasteizko Administrazio Auzitegiak ebatzi du udaltzainek ez dutela B2 euskara mailarik egiaztatu beharko. / Argazkia: Oiartzungo Udala

UGT sindikatuak helegitea jarri zion 2021eko Arkautiko polizien akademiaren lan poltsari, euskarazko B2 maila exijitzen zuelako eta horrek "diskriminazioa eragiten" duelako. Gasteizko Administrazio Auzitegiak arrazoia eman zion irailean, eta orain eman du epai irmoa: udaltzainek ez dute euskarazko gutxiengo mailarik egiaztatu beharko.

Bi hilabete eman dizkio auzitegiak Arkautiko akademiari berriz ere onartzeko hizkuntza eskakizunagatik 2021eko lan poltsatik kanpo gelditu zirenak. Erabakia irailean hartu zuen epaitegiak, eta bitarte horretan administrazioak ez du helegiterik jarri. Epailea Ana María Martínez da, Laudioko Udala behartu zuena hizkuntza eskakizunak betetzen ez zituen funtzionario bat berriz ere kontratatzera. Euskara "munduko hizkuntzarik zailenen artean" dagoela argudiatu zuen orduan.

CCOO sindikatuak ere jarri zion helegitea Arkautiko lan poltsari, eta euskara mailaren baldintza kentzeko eskatu. UGTko kide den Jose Luis Ahedok adierazi du "ez duela zentzurik gaztelaniadun herrietan lan egiten amaituko duten hautagaiak kanpoan uztea euskara maila altua egiaztatu ez dutelako". 

Epaitegien erasoentzako protokoloa, Kontseiluak

Epai irmoa jakinarazi den egunean bertan, hilak 24, Euskalgintzaren Kontseiluak iazko balorazioa egin du eta 2023rako bide orria aurkeztu. Epaitegiek hizkuntza-eskubideen aurka emandako ebazpenei aurre egiteko protokoloa prestatzen ari dela aurreratu du. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara lan munduan
Eibarko udaltzain bat euskararen ezagutzatik salbuetsi du Donostiako epaitegi batek

Udaltzaina 1992tik ari da lanean euskararen eskakizuna zuen lanpostu batean, eta egonkortze prozesua eskatzen duen lehiaketan euskarak baldintza gisa jarraitzen zuen. Udaltzainak helegitea jarri dio derrigortasun horri eta epaileak arrazoi eman dio.


227 lanpostu kolokan Bizkaian euskara eskakizunengatik

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.

 


Ez dute euskara jakin beharko Donostiako Udaleko bi sailetako zuzendarik

Salbuespenezko prozedurak abiatu dituzte bi zuzendari izendatzeko, eta ondorioz ez dute euskara mailarik egiaztatu beharko. LAB sindikatuak salatu du egoera, eta azaldu du azken hiru hamarkadetan udal langileak euskalduntzeko egindako “ahaleginak zapuztuko” direla.


Eguneraketa berriak daude