Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu gabe), neurri handian ezerezean geratzen ari da ikasketak euskaraz egindako gazteak lan mundura pasatzerakoan.
Izan ere, euskararen hedapena lan munduan islatzen duten datuen argitan egoera oso kezkagarria da. Adibidez, Euskal Herri osoan lanorduetan lankideekin beti euskaraz edo euskaraz erdaraz baino gehiago hitz egiten dutenen ehunekoa 16,5 zen 2021 urtean. 1991 urtean, 30 urte lehenago, 7,9koa zen ehuneko hori. Hobekuntza bai, baina guztiz mantsoa zalantzarik gabe (urtean 0,3 puntuko igoerara ere ez da iristen).
Eremu administratiboaren edo sektorearen arabera hazkunde desorekatua era berean, euskarak eremu bakoitzean duen estatus ezberdintasunaren zein hizkuntza-politika ezberdinen isla. Hau da, igoera gertatu bada eskualde euskaldunenetan eta sektore publikoan zentratuta gertatu da nagusiki. Eremu zehatz hortik kanpo, erdaren hegemonia ia erabatekoa da.
Erdaren hegemonia ia erabatekoa da, eta ez dago igoeranzko joerarik, sektore publikoaren eta eskualde euskaldunenen salbuespenekin
Hori gutxi ez eta errealitate kezkagarri hori iraultzeko erabiltzen diren bitartekoen egoera iluna denik ezin inork ukatu. Adierazle gutxi batzuk aipatzearren: EAEko administrazio publikoetako hizkuntza-eskakizunen egiaztatze-maila aztertuz gero, lanpostu guztien % 32,8 dagokiena baino maila baxuagoa egiaztatua dute edo zuzenean horietan lanean dauden pertsonek ez dute euskara ezagutza gutxienekoa ere egiaztatu, administrazioaren euskalduntzea hasi eta 40 urtera.
Nafar administrazioari dagokionean, euskara eskakizun bat duten lanpostu publikoak ez dira % 10era iristen, gehienak ere irakaskuntzako lanpostuak direlarik. Hau da, langile publikoen %90ari ez zaio inolako euskara eskakizunik egiten. Hori bai, ingelesa edo alemana ezagutzea gero eta gehiago baloratzen da, alderaketa bereziki iraingarrian.
Duela hiru hamarkada abian jarri zirenetik, soilik entitateen % 1ak egin du nolabaiteko euskara-plana bere barnean. Hau da, Euskal Herrian dauden enpresa, establezimendu zein lan munduko bestelako eragileen % 99ak ez du inolako neurri planifikaturik hartu euskararen erabilera eta presentzia hedatzeko.
Lan mundua euskalduntzeko tresnak guztiz kamustuta daude, eta oldarraldi juridiko, politiko eta mediatikoak larritasuna gehitzen dio egoerari
Diagnostiko arin horrek argi adierazten du lan mundua euskalduntzeko tresnak guztiz kamustuta daudela. Argi dago orain arteko bidetik jarraituz gero ezinezko dela lan munduaren euskalduntze osoa lortzea. Eta panorama beltz horri estatuen azken aldiko oldarraldi juridiko-politiko-mediatikoaren kaltea gehitu behar diogu.
Estatuen hausnarketa sinple bezain gordina da: euskalduntzean aurreratutakoa urrunegi joan da, ez daude prest euskararen normalizazio osoa lor dezagun uztera, beraz, makineria martxan jarri dute euskalduntzea galgatzeko. Beste moduan ezin ulertu, besteak beste, hizkuntza-eskakizunen aurka ezagutzen ari garen epai segida amaigabea.
Egoera horren guztiaren aurrean, LABen ustez ezinbestekoa da eragile euskaltzaleon artean euskalduntzearen inguruko herri-akordioa eraikitzea. Premiaz normalizazio-prozesua erasoetatik babestuko duen herri-akordioa, baina horretara mugatu gabe, oinarri horretatik abiatuta Euskal Herriaren berreuskalduntzeari jauzi berria ematea ahalbidetuko duen herri-akordioa.
Horren barruan lan munduaren euskalduntzea azkartu eta hedatzeko ere baliagarria izango den akordioa. LABek eskua luzatzen die gainontzeko eragile euskaltzaleei denon artean akordio hori eraiki eta praktikara eramateko. Euskarak eta euskaraz bizi nahi dugunok ezinbestekoa dugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]