Gazte landunen %51k


2024ko abenduaren 30ean - 15:22
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora, institutu batetik bestera, bai eta gela bereko ikasleen artean ere. Hainbat aldagaik eragiten dute aniztasun horretan, esate baterako, pertsonalak, familiakoak, hezkuntzakoak, sozioekonomikoak eta emozionalak. Halaber, aldagai horiek guztiek zeharo baldintzatu ditzakete gazte horien etorkizuneko ibilbide akademikoa eta profesionala. Gazteek egonkortasuna behar dute, familiaren zein emozioen aldetik; gainera, lan-merkatuan baldintza egokietan sar daitezen, formazioa eta lanposturako prestakuntzarekin batera, funtsezkoa da esperientzia eta sareak izatea, komunikaziorako gaitasuna, taldean lan egitekoa, egokitzeko trebetasuna, erabakiak hartzeko eta arazoei irtenbideak eskaintzekoa, gaitasun digitalak, hizkuntzak menperatzea...; eta noski, politika publikoak, baliabideak eta gazteen enplegua sustatzeko programak, etab.

Denetarik dago ikasleen artean. Batzuek unibertsitaterako bidea hartuko dute eta euren gustuko gradua ikasiko dute; beste askok Lanbide Heziketara joko dute, hala aukeratuta askotan, beste aukerarik ezean, beste zenbaitetan. Hirugarren multzo batean daude egunean bizi direnak, beren etorkizun hurbila irudikatzeko gai ez direnak, ez dakitenak datorren urtean non biziko diren, non ikasiko duten edo-eta non lan egingo duten ere. Horiekin hizkuntzen garrantziaz ere mintzatu gara eta gehienek garbi dute goian aipaturiko hizkuntzak menperatzearen epigrafearen barruan, euskara ez dela rankingeko goiko postuetan aintzat hartu beharreko hizkuntzetako bat.

Gazteen Euskal Behatokiak 2024an Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 15 eta 29 urte bitarteko gazteek bizi duten egoeraren diagnostikoa eskaintzen duen txostena argitaratu du, gazteen errealitatearen hainbat alderdiren ezagutzan sakontzeko: testuinguru demografikoa, hezkuntza, enplegua eta egoera ekonomikoa, emantzipazioa eta etxebizitza, osasuna, aisia, kultura eta kirola, euskara, balioak eta jarrerak, emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta norberaren egoerari, gazte guztien egoerari eta EAEko egoerari buruzko balorazioak. Gazteen indizea, hau da, 15 eta 29 urte bitarteko pertsonen ehunekoa, biztanle guztiekin erkatuta, %14,6koa da; 2023an, gazte atzerritarrek EAEko gazteen %15,4 osatzen dute, orain arte jaso den ehunekorik handiena.

EAEko gazte landunen erdiek (%51,1) euskara gaztelania bezainbeste edo gehiago erabiltzen dute lanean (...) Aitortu beharra daukat oso ehuneko altua iruditu zaidala lanean euskara erabiltzen dutela diotenena

Txostenean ageri diren bi alderdi hauei erreparatu diet: enplegua eta egoera ekonomikoari eta, beste alde batetik, euskararen inguruko diagnostikoari. Eta deigarriak egin zaizkit zenbait datu. Esate baterako, EAEko gazte landunen erdiek (%51,1) euskara gaztelania bezainbeste edo gehiago erabiltzen dute lanean. %49k, ordea, adierazi dute lana beti gaztelaniaz egiten dutela, edo euskaraz baino gehiago gaztelaniaz egiten dutela. Lanean euskara erabiltzea ohikoagoa da langile gazteen artean, 16 eta 64 biztanle landun guztien artean baino; azken horien artean euskara gaztelania bezainbeste edo gehiago erabiltzen dutenen ehunekoa %32,1 baita.

Aitortu beharra daukat oso ehuneko altua iruditu zaidala lanean euskara erabiltzen dutela diotenena. EUSTATen arabera, 16 eta 29 urte arteko gazte langileak zerbitzuetan ari dira gehienbat, 10etik 8, hain zuzen ere. Benetan horrenbeste erabiltzen dute euskara lan horietan? Inkesta horrez gainera, beste informazio-iturriren bat ere ezagutu nahiko nuke, lan esparruko hizkuntzen erabilerari buruzkoa. Nik dakidala ez dago halakorik, eta egoeraren diagnostiko egoki bat egiteko ezinbestekoa iruditzen zait. Dena dela, beste daturik ez daukagun bitartean, hala dela pentsatu beharko dugu, gazte landunen erdiek euskaraz gaztelaniaz beste edo gehiago egiten duela lanean. Eta ingelesa, zenbat erabiltzen ote dute? Daturik ere ez dut, baina zalantza handirik gabe esango nuke, ingelesa euskara baino dezente gutxiago erabiltzen dutela lanean.

Nola uztartzen dira orduan hizkuntzen erabilera hori, eta ikastetxeetan ikusten ditugun hizkuntzekiko pertzepzioak? Datozen urteetan lan merkatuan sartuko diren gazte horietako askok, bereziki egoera zaurgarrienean daudenek, ez dute euskara eta lan munduaren arteko loturarik sumatzen, ez bada oso lanbide zehatzekin; aldiz, ingelesarekin aurkakoa gertatzen dela esango nuke.

Arrakala handia dago euskararen errealitateen eta gazteek horiei buruz jasotzen dituzten mezuen artean. Izatez, ez da gazteen artean bakarrik gertatzen, baina hezkuntza mundutik lan mundura pasatzeko prozesuak hizkuntzen erabileran duen garrantzia kontuan hartuta, bereziki zaintzeko jende-multzoa iruditzen zait.

Rober Gutiérrez

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]


Eguneraketa berriak daude