Getxoko udaltzain berrien erdiak soilik jakin beharko du euskaraz

  • Getxoko Udalak udaltzainen hamar lanpostu berri sortzea adostu du EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek hitzartutako aurrekontuaren barruan. Hamar lanpostuetatik euskararen B2 maila bostek soilik egiaztatu beharko dutela adierazi du Udalak.


2024ko urriaren 23an - 17:33
Getxoko Udala bat etorri da Auzitegiak B2 mailaren eskaera baliogabetu izanarekin. Getxoko udala
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Erabakiak aldaketa nabarmena dakar euskal udal gehienetan orain arte jarraitutako politikei dagokienez, eta azken epai judizialen ildotik doa. Izan ere, EAEko Auzitegi Nagusiak irailean emandako ebazpenak adierazi zuen ez dela beharrezkoa udaltzain guztiek derrigorrez euskaraz jakitea.  Postu guztietarako euskara maila jakin bat eskatzea "neurrigabea" dela ebatzi zuen. Epaileek hartutako erabaki horren aurrean, Getxoko Udalak irizpideak errespetatu beharko dituela adierazi du. Hori horrela, erdiek bakarrik izan beharko dute euskararen ezagutza.

El Correok informatu duenaren arabera, Langileria eta Antolaketa zinegotzi Inaxio Uriartek azaldu du irizpidea aldatzeko erabakia udaleko euskara zerbitzuek hartu dutela, eta Eusko Jaurlaritzaren oniritzia jaso dela zehaztu du. 

Getxoko alkate Amaia Agirrek erabakia babestu du, herriko errealitate linguistikoari erantzuten diola argudiatuta: "Herritar guztiek euskaraz hitz egitea desioa izan daiteke, baina errealitatea oso bestelakoa da". EH Bilduk erabakia gogor kritikatu du, euskararen normalizazioan “atzera egitea” dela azaldu du.


Euskara lan munduan kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...