Beste epai euskarafobo bat: bitarteko Idazkari izateko lan poltsa eskaeraren aurka

  • Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak. 

Bilboko Jusitizia Jauregia, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan du bere egoitza. Wikipedia

2025eko martxoaren 13an - 14:03
Azken eguneraketa: 2025-03-14 09:04
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

EAEko Justizia Auzitegi Gorenak 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak baliorik gabe utzi ditu. Bitarteko idazkarientzako eta kontu-hartzaileentzako lan-poltsako baldintza gisa, Naizek jaso duenez.

Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren 2021eko apirilaren 22ko Aginduan jasotzen da araudia. Horren kontra egin zuen Bizkaiko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialak, Gasteizeko Auzitegian. Ondoren, Auzitegiak arrazoia eman eta Gobernuak onartutako sei agindu baliogabetu zituen, haien artean: hautaketa-prozesuaren egokitasuna eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzen zituen bi. 

Jaurlaritzak epaiari errekurtsoa jarri zion, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian. Horrek orain, Gasteizeko Auzitegiak hartutako erabakia partzialki errebokatu du; nahiz eta euskara eskakizunik altuenak indargabetzea berretsi duen. 

Auzitegi Nagusiak adierazi du euskara eskakizuna ez zuten lehiakideak izendapenetik kanpo uzten zituela hautaketak, "nahiz eta kasu batzuetan baldintza hori guztiz baztergarria izan". Halaber, ez zuen "inolako merezimendurik eta gaitasunik" kontuan hartzen; Naizek jakinarazi duenez. 


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.