Argentinako sojazko lursail erraldoien erdian, komunitate indigenentzako nekazal unibertsitatea sortzen ari dira

  • Santiago de Estero probintzian, komunitate indigenak agro-enpresari baten erasoei aurre egin eta beraiek bizi izan diren lurra lantzeaz gain, "Unicam Suri" nekazal unibertsitatea sortzen ari dira.


2019ko uztailaren 18an - 06:42
Unicam Suri nekazal unibertsitateko eraikuntza (arg: Esti Redondo)

Alde batetik bestera eta leku guztietan topatzen duguna lurraren gaineko presioa eta gatazka da. Agronegozioa eta nekazal komunitateen arteko talka. Halaxe da ere Argentinako Santiago del Estero probintzian. Hantxe sortu zen 1994n MoCaSE (Movimiento Campesino de Santiago del Estero), bertako nekazariek beraien lurren eta lurraldeen defentsan sortu zuten egitasmoa. Gaur egun nekazal borroketan erreferentea da, MNCI (Movimiento Nacional Campesino Indigena), CLOC (Coordinadora Latinoamericana de Organizaciones del Campo) eta La Via Campesinako partaide aktiboa da.

Iaku Cachi komunitate indigenak 2015ean Orlando Canido enpresariak kendu nahi zizkion lurrak defenditzea erabaki zuen. Bajo Hondo komunitatean kokatzen den 4.000 hektareako lursaila da eta bere garaian kotoia ekoiztu bazuten ere, momentu honetan soja landaketa izugaasin rri eta amaigabez jositako zonaldean dago. Zortzi familia elkartu ziren eta erresistentzia egiteko etxeak, bilera leku kolektiboa eta kortak eraiki zituzten; eta MoCaSEn parte hartzen hasi ziren.

2016a urterik gogorrena izan zen. Euskal Herrira Bizitza Jasangarrien aldeko Herri Epaiketara etorritako Fabianek kontatu zigun bezala, denetariko indarkeria jaso zuten. Etxeak erre zizkieten, abereak erail, ur putzua kutsatu... Eta Canidok soldatapean hartutako matoi kuadrilla batek hiru hilabetez setiatu zituen. Egun batean tirokatu ere egin zituzten –zauritu bakarra egon zen zorionez–.

 

 

Iaku Cachi komunitate indigenako kideak erresistentzia eta erresilientzian (arg: Esti Redondo)

 

 

Halere, bertan mantendu ziren, etxeak berreraiki zituzten eta animaliekin lanean jarraitu zuten.

Momentu honetan komunitateak behi, txerri eta ahuntz komunitarioak ditu, korta komunitarioan. Nahiko lasai omen daude eta epaiketaren zain, baina esperantza dute... izan ere, beraiek bizi izan dira lur horietan belaunaldiz belaunaldi. Argentinako lege batek esaten du 20 urtez lur batean bizi izan bazara, titulu gabe bada ere, zurea dela. Baina abokatu, epaile, burokrata eta enpresarien arteko aliantza bati esker, lur komunitarioak diren horiek saldu eta erosi egiten dira. Eta saltzen dituzten bakoitzean, “jabe berriak” arazoak sortzen ditu.

Formazioa bizirik irauteko

Erresistentzia horretan daude Santiago del Esteron komunitate eta familia asko. Baina baita erresilentzian ere. Formazioa da horretarako arma indartsuena mugimenduaren esanetan, eta horregatik badira urteak Agroekologia Eskola osatu zutena. Hiru urtetako bigarren hezkuntzako ikasketak burutzen dituzte, hilabetean astebetez; eta titulu ofizialik ez duten arren, mugimenduko gazte ugarik ikasi dute hemen.

Azken urteetan Unicam Suri (Nekazal Unibertsitatea) osatu dute. Eraikuntza prozesuan dagoen gunea da, formazio zentroa lehenengo egunetik: komunitatea sortu da –momentu honetan 50 bat pertsona bizi dira etengabe– eta bolondresak hartzen dituzte. Komunitate esperimentu horretan lantaldeak daude, bai produkziorako (ekoizpena, eraikuntza...) zein berprodukziorako (garbiketak, egurra...). Beraz, gauza praktikoetan formatzeko aukera paregabea; baina baita harremanetan eta kolektiboan hazteko ere.

 

 

Suri Manta irrati komunitarioa (arg: Esti Redondo)

 

 

Horrez gain, “kontsumo gatazkatsua” duten gazteak hartzen dituzte, hau da, droga arazoak dituztenak. Honek ere irakaspen handia dakar. Giza Komunikazio teknikatura ikasketak –Argentina osoko MNCIko jendea elkartzen da hilabetean astebetez hori egiteko, eta unibertsitateko zein nekazal mugimenduko kideek ematen dituzte klaseak–; Suri Manta izeneko irrati komunitarioa... Santiagoko zonalde horretara mugimendua unibertsitatearekin batera heldu da, eta inguruko familia eta komunitateak oinarri hartuta egin behar da lan, mugimendua antolatu eta han dauden lurralde gatazketan ere parte hartuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri indigenak
Orellanak arrazoi zuen

XVI. mendean Francisco de Orellana espainiar konkistatzaileak Amazonas ibaian gora nabigatu zuenean, ibaiaren alde banatan hiri handiak zeudela esan zuen. Inork gutxik sinistu zion orduan, eta are gutxiago hurrengo mendeetan, konkistak berak suntsitutakoaren arrastorik aurkitu... [+]


2023-12-31 | Leire Artola Arin
Melvin Picón, Guatemalako jatorrizko herrien lurren defentsan:
“Proiektuak geldiarazi ditugu, komunitateak zortzi urtez egon direlako erresistentzian”

Melvin Picón (Coban, Guatemala, 1979) maia q'eqchi' komunitatekoa da, eta Guatemala iparraldeko Alta Verapaz departamendutik etorri da Euskal Herrira, Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean. Jatorrizko herrien defentsarako hamaika elkarte eta... [+]


Ahots autoktonoak

Joan den martxoaren 23an, Seuil frantses argitaletxe ospetsuak abiarazi zuen literatur sail berri bat, “Ahots autoktonoak” deitua. Un livre dans ma valise (Liburu bat nire balizan) webgunean, Laurence Baulande sailaren zuzendariak azaldu zuen orduan egitasmoaren... [+]


Gutxienez 34 ekintzaile indigena atxilotu dituzte Etxe Zuriaren aurrean, Leonard Peltier presoa askatzeko eskatzeagatik

Peltierrek 47 urte daramatza kartzelan, FBIko bi agente hiltzea egotzita. Presoak beti defendatu du bere errugabetasuna, eta nazioarteko hainbat erakundek eskatu izan dute bera aske uzteko.


2023-09-01 | Ilargi Manzanares
Haserrea piztu du Argentinako telebista batean bi indigenari emandako tratuak

Kantuta Killa eta Wari Rimachi, Ayllu Mayu Wasi komunitateko bi indigenari barre egin zieten Bien de mañana programan. Erasoak salaketa asko eragin ditu, eta programak barkamena eskatu behar izan du.


Eguneraketa berriak daude