[ARGAZKI GALERIA] Palestinaren askatasuna eta Israeli boikota aldarrikatu dute Santiago ospitaleko atarian

  • Arabako ESI-etako ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuen deiari erantzunez, dozenaka langile, erizain eta medikuk elkarretaratzea egin dute astearte eguerdian Gasteizko Santiago ospitalearen parean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko otsailaren 07an - 06:13
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Arabako ESI-etako ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek eguerdian egin duten elkarretaratzean, Santiagoko Ospitalea Gazan balitz, armada sionistaren helburu militarra izango zela salatu dute. Kandelak eta hilotzen irudia ematen zuten panpinak lurrean, zuziak eta Palestinako banderak eskuetan eta zapi palestinarrak lepoan, dozenaka langile, erizain eta medikuk, euskal gizarte osoa Palestinaren aldeko ekintza, ekimen eta manifestazioetan parte hartzera eta Israelen aurkako boikotarekin bat egitera deitu dute.

Elkarretaratze honen bitartez, Palestinako osasun langileak, «beren betebehar deontologiko eta morala betetzeagatik eraso, atxilotu eta erail egiten» dituztela salatu dute. «Su etena orain! Stop Genozidioa! Gora Palestina askea!» lelopean antolatutako kontzentrazioan, gaztelaniaz eta euskaraz ondoko agiria irakurri dute.

Hemen entzungai:

ARGAZKI GALERIA.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarren aurkako genozidioa
Eguneraketa berriak daude