Argala, Cereceda, Sarrionaindia, Txillardegi

  • Ezker independentistarentzat estrategikoak izango diren zenbait gai lantzeko bildu ginen duela hamar bat egun 250 kide Plaza Hutsa ekimenean. Hainbat gai jorratu ziren talde txikietan, eta gure taldearen lana, euskarak prozesu independentistari egiten dion ekarpena aztertzea izan zen.


2019ko urtarrilaren 21ean - 11:42

Abiapuntua Ezker Abertzaleak historikoki bere buruari ezarri dion hizkuntza helburua izan zen, hau da, euskal herritar eleanitzez osaturiko Euskal Herri euskalduna sortzea. Edo beste hitzetan esanda, nagusiki euskaraz funtzionatuz, erdaldunei beren hizkuntza eskubide pertsonalak bermatuko dizkien euskal Estatua eraikitzea. Horretan datza prozesu independentistaren hizkuntza helburua: trantsizio linguistikoa burutzea. Erdaretatik euskarara pasa behar dugu, energia fosiletatik energia garbietara pasa behar dugun moduan. Ereduaren aldaketaz ari gara, beraz, eta ez egungo ereduaren optimizazioaz ala potentzialitateaz.

Hauek izan ziren, besteak beste, Durangon azaldu ziren lau ideia nagusiak.

Lehena. Euskara garrantzitsua da prozesu independentistarentzat, hizkuntzak –euskarak– lurralde bat –Euskal Herria– finkatzen diolako prozesu independentistari. Bestetik, euskara delako sortuko dugun Euskal Estatuko herritartasunaren zutabe nagusietako bat, munduko gainerako Estatuek egiten duten moduan. Eta, azkenik, euskara delako sortu nahi dugu Estatua euskaldun bihurtuko duena.

Bigarrena. Euskal Estatuak ez du berez euskararen normalizazioa bermatuko, gure abiapuntua hizkuntza minorizatuarena delako. Baina era berean, Euskal Estaturik gabe, euskarak ez duela normalizatzerik izango azpimarratu genuen. Irlandako ereduak argi erakusten du Estatua izateak ez dakarrela hizkuntza normalizazioa berarekin. Estatua ezinbesteko tresna da, baina ez da nahikoa. Irlandan hizkuntzaren normalizazioa Estatu lortu ondorengo fase politikorako utzi zuten eta prozesu independentista ingelesez garatu zuten. Gaur, ehun urte beranduago, Estatu Irlandar askean gaelikoa galbidean dago, Ipar Irlandan baina egoera kaskarragoan. Gauza bera gertatu da beraien jatorrizko hizkuntza baztertu duten prozesu independentista deskolonizatzaileetan. Kolonizatu zituen okupatzailearen hizkuntza bilakatu da Estatu independiente berriaren hizkuntza nagusia eta baita metropoli zaharrekiko kate begia, Calvetek “Linguistika eta Kolonialismoa” liburuan ondo azaltzen duen moduan. Gauzak horrela, nagusiki erdaraz funtzionatuko duen Euskal Estatuan euskaldunok ez gara libre izango.

Hirugarrena. Euskarak emango dio euskal herritar izan nahi duen orori –hemen zein atzerrian jaio– Euskal Herrian integraziorako bide nagusia. Euskal Estatuak ez dio bere lurraldean bizi den inori euskal naziotasuna ala identitatea inposatuko. Norberak bereari eusteko eskubide indibiduala izango du, baina Euskal Estatuak bertan bizi den orori euskal naziotasunaz jabetzeko aukera emango dio, euskal komunitateko eta euskal kulturako partaide izateko hizkuntza, euskara, dohain ikasteko bitartekoak guztiak ermatuz.

Eta laugarrena. Euskara da, sozialismoarekin eta feminismoarekin batera, sortuko dugun Euskal Estatuaren ADNaren osagarrietako bat. Eta prozesu independentista indartuko bada, hiru zutabe horiek elkar elikatuko dutelako izango da. Euskal Estatuaren proiektua erakargarria izango da, prozesu independentista mota guztietako zapalduekin bat egingo dugulako, Peraltan erakutsi dugun moduan.

Durangon eginiko hausnarketa hauek ez dira gaurkoak, modu berrian adierazten baditugu ere. Argala Hendaian ezagutu genuen, errefuxiatuentzat antolatutako barnetegian euskara ikasten ari zela. ETAko buruzagi historikoak argi ikusi zuen euskara jakin gabe euskal herritar osatu gabea zela eta euskaldun oso bihurtzeko asmoz, euskara ikasteari ekin zion. Eredugarria horretan ere, Argala. Bide beretik, adinean aurrera zihoan LAB eta HASIko buruzagi historikoa zen Joselu Cerecedak euskara kartzelan ikasi ondoren kalera irten zenean, ezagutzen ez zuen mundu oso baten ateak zabaldu zitzaizkiola adierazi zuen, euskal komunitatearenak, alegia. Cereceda euskararen erabiltzaile amorratua bihurtuta hil zen. Sarrionaindiak argi esan zuen moduan, “euskara da gure territorio libre bakarra” edota Txillardegiren hitzetan, “euskara da euskaldunon aberria”.

Horregatik guztiarengatik, euskarak prozesu independentistaren ezaugarri eta zutabe nagusietako bat izan behar du, Euskal Herri euskalduna, sozialista, feminista eta librea eraiki nahi badugu behintzat.

* Joseba Alvarez, Sortuko kidea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude