Archancok partida bakarragatik ordaindu izana onartu du, Vizcay-k esandakoaren kontra

  • Miguel Archancok, 2012-14 artean Osasunako presidentea izandakoak, 2014an Betis taldeari 400.000 euro ordaindu izana onartu du, Valladolid mendean hartzeagatik. Esan du hori ez da iruzur egitea, hirugarren bati irabazten saiatzeagatik ordaintzea ez delako "emaitza aurrez erabakitzea". Archancok esan du ez zirela beste partida batzuen emaitzak adostu, Osasunako kudeatzaile ohi Ángel Vizcay-k baieztatu duen moduan.

     

     


2020ko urtarrilaren 21an - 14:49
Miguel Archanco, Osasunako presidente ohia / Eitb.eus

Vizcayk berretsi du 2012-14 artean 2,5 milioi euro atera zirela Osasunaren kontuetatik, eta zati handi bat hainbat partida erosteko eta jokalariei ordainsari bereziak (pizgarriak) ordaintzeko erabili zela.

Joxerra Senar kazetariak Berria-n jaso duenez, diru irteerak justifikatzeko bi kontratu gezurrezko izenpetu ziren: bata, 2012/13 denboraldietan Cristina Valencia eta Albert Nolla Tarragonako higiezin arloko agenteekin (auzipetuta daude); eta hurengo denboraldian, 1,5 milioiko faktura faltsuak justifikatzeko, Flefield Portugalgo enpresarekin gezurrezko kontratua egin zen.

Irabazi zein galtzeko ordaindu

Osasunako zuzendaritzak erosi zituen partidei dagokienez, datu berriak eman ditu kudeatzaile ohiak. 2012-13 denboraldian "Getaferi 400.000 euro eman zitzaizkion Iruñean Osasunari ez irabazteagatik", eta 2013-14 denboraldian gauza bera egin zezaten 250.000 euro ordaindu zitzaien Betis taldeko hiru jokalari auzipetuei. Halaber, erabaki zen Valladolid, Betis eta Espanyol taldeei ordaintzea, Osasunaren aurkari zuzenak ziren taldeen aurkako partidak irabazteagatik. Valladolidi 150.000 euro ordaindu zitzaizkion Deportivori irabazteagatik, eta beste hainbeste Betisi, Celtari irabazteagatik. Vizcayk adierazi duenez, "diru irteera horiek guztiak Zuzendaritza Batzordean hitz egin eta erabaki ziren".

Archancok akusazioak gezurtatu ditu

Osasunako presidente ohi Miguel Archancok Betisi ordaindu izana onartu du, baina esan du hori dela kasu bakarra. Klubaren kontuetatik ateratako diruari dagokionez, adierazi du susmopean diren agirietan ez dagoela bere sinadurarik, eta gaineratu du batzuetan "bere bizkar" hartu izan zirela erabakiak.

>>> Osasuna auziaren kronologia.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CA Osasuna
Indar Gorriko 61 kide atxilotu dituzte Iruñean

Espainiako Polizia Iruñean, Sevilla eta Madrilen egiten ari den operazio baten barnean atxilotu dituzte. Iazko urrian Betis-Osasuna partidaren aurretik egondako istiluak ikertzen ari dira.


Eibarko hainbat zaletuk Stefan Simic kanporatzeko eskatu dute, bere jarrera diskriminatzaileengatik

Zuzendaritzaren jarrera ere salatu dute, jokalariaren sare sozialak eta iritziak ezkutatzeagatik. Bestalde, Osasunako zaletuek ere polemika piztu dute: alde batetik, igandean Greenwood Getafeko jokalariaren aurkako oihuak egin zituzten (bikotekideari tratu txarrak egitea egozten... [+]


2023-07-12 | Ilargi Manzanares
Boixos Nois taldeko hamabi kide atxilotu dituzte, iaz Iruñeko Ezpala tabernari eraso ziotelakoan

Iazko azaroan Ezpala tabernak jaso zuen erasoa leporatzen zaie atxilotuei. Boixos Nois taldea FC Bartzelonako zale erradikal ultraeskuindarren taldea da, eta Ezpala taberna Osasunako jarraitzaileen topagune ohia.


Kargutik kendu dute Osasunako Segurtasun Zuzendaria, ikurrina eta Nafarroako bandera kentzeagatik

Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.


2023-02-08 | Jon Torner Zabala
Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


Eguneraketa berriak daude