Boixos Nois taldeko hamabi kide atxilotu dituzte, iaz Iruñeko Ezpala tabernari eraso ziotelakoan

  • Iazko azaroan Ezpala tabernak jaso zuen erasoa leporatzen zaie atxilotuei. Boixos Nois taldea FC Bartzelonako zale erradikal ultraeskuindarren taldea da, eta Ezpala taberna Osasunako jarraitzaileen topagune ohia.


2023ko uztailaren 12an - 10:48
Azken eguneraketa: 14:34

Boixos Nois talde ultraeskuindarreko hamabi kide atxilotu dituzte, duela zazpi hilabete Iturrama auzoko Ezpala tabernari egindako erasoa egotzita. Kataluniako hainbat herritan atxilotu dituzte futbolzale erradikalak.

Ezpala taberna Osasunako zaletuen topaleku ohikoa da, Indar Gorrikoena. Erasoa iazko azaroan gertatu zen, Osasuna eta Bartzelona futbol taldeen partiduaren aurretik, arratsaldeko 17:00ak aldera, Indar Gorriko kideak iritsi baino lehen. 20-30 pertsona elkartu ziren, beltzez jantzita, makilekin eta bengalekin. Minutu gutxi iraun zuen eta hiru pertsona zauritu zituzten.

Iturramako bizilagunek gertakaria gaitzetsi zuten, “Iturraman faxismoari ez!” lelopean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Faxismoa
2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Erorikoen monumentua eraistea eskatu dute Iruñean

Memoria historikoaren aldeko hemeretzi eragilek bat egin dute, Askatasunaren Plazako eraikina eraisteko eskatzeko. “Ezinezkoa da frankismoaren monumentu honi nortasun berri bat ematea”, azaldu dute.


2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Manifestazio jendetsu batekin oroitu dute Aitor Zabaleta

Ehunka lagun elkartu ziren ostiralean Aitor Zabaletaren omenez Bultzadak eta bestelako talde antifaxistek antolatu zuten manifestazioan. 25 urte bete berri dira ultraeskuindar batek Aitor Zabaleta realzalea hil zuenetik, eta hura gogoan, 19:00etan Bulebarretik abiatu zen... [+]


Eguneraketa berriak daude