Poliziaren isunak eta miaketak ohiko bilakatu diren ostatua da Iruñean faxistek eraso dutena. Zer ari da gertatzen?

  • “Auzokideek sortutako ostatua da gurea eta jazarpenak ez du etenik” salatu dute Iruñeko Iturrama auzoko Ezpala tabernako ordezkariek. Ez da Ezpala elkarteak zabaldutako ostatua jazartzen duten aurreneko aldia. Sarritan, mezu faxistak margotu dizkiete hormetan. Tabernako ordezkariek azaldu dutenez, gainera, polizia espainiarrak Iruñean duen ordezkaritzako brigaden zein Iruñeko udaltzaingoaren jarduna itogarria da beste edozein ostaturen aldean. “Isunak edota miaketak ohiko bilakatu dira” salatu dute.

Tabernako segurtasun kamerek grabatutako irudiak.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko azaroaren 9an - 14:55
Azken eguneraketa: 2022-11-10 08:44
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azken erasoa gertatu berritan kezka agertu dute. “Nola da posible egun argiz, 30 lagunez osatutako talde batek taberna erasotzea eta ezer ere ez gertatzea?”. Salaketa jarri dute tabernako arduradunek, baina itxaropen gutxi dute Espainiako Poliziaren ikerketan.

Gaurko auzo batzarra deitu dute Iturramako hainbat bizilagunek.


Faxismoa kanalean gehiago
2025eko urriaren 29
Faxismoaz

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.